Bizigune

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak "Bizigune" programa jarri du martxan; Euskadin hutsik dauden etxeak hutsik egon ez daitezen eta merkatu librean etxebizitzak eskuratzeko diru-baliabide nahikoak ez dituzten pertsonek etxea izan dezaten.

Honetan datza: etxebizitza hutsen jabeek, etxe hori Visesaren (Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa) esku uztean, eta ordainetan, jabeek, merkatuko prezioan hileko errenta jasotzean. Visesak etxearen titularrari edo jabeari hileko errenta zuzentasunez ordaintzea bermatzen dio, eta kontratua amaitzerakoan, etxea egoera onean itzultzea; gainera, errenteroari dagozkion kudeaketa edo gestio guztiaz arduratzen da.

Visesak, etxebizitza hori, Etxebide zerbitzuan eskabidea eginda daukan pertsona baten edo bizikidetza-unitate baten esku ipiniko du, eta pertsona horrek bere diru-sarreren araberako errenta ordainduko dio Visesari.

Etxejabea bazara eta etxea errentan eman nahi baduzu, bete behar duzun eskaera-orria Pegoran jaso eta, bete ondoren, bertan entregatu.
Argibide gehiago nahi baduzu, jo ezazu Biziguneren webgunera.