Egutegi fiskala

Eibarko Udalaren diru-sarrerak kudeatzeko hainbat sistema erabiltzen dira.Zenbait diru-sarrera beste erakunde batzuek kudeatzen dituzte, besteak beste, Fundazioek, Patronatuek, Gipuzkoako Ur Kontsortzioak (Gipuzkoako Urak, SA) eta abar.

Udal Dirubilketak egiten duen diru-sarreren kudeaketari buruzko beste alderdi batzuen berri izateko kontsulta ezazu Udal Ordenantza, Eibarko Udalaren Zerga bilketarakoa eta zuzenbide publikoko gainerako diru-sarreretakoa.

Udalak onartutako zenbatekoen berri izateko, kontsulta itzazu kontzeptu bakoitzari dagozkion Ordenantza Fiskalak.

Internet bidez egin daitezkeen ordainketak ikusteko, joan Ordainketak Online atalera.