Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aurrekontua 2017

2017ko apirilaren 12an Udal Batzarrak behin behineko onarpena eman zion Aurrekontu Orokorrari. Behin-behineko onarpenaren iragarkia 76. Zenbakidun GIPUZKOAKO Aldizkari Ofizialean 2017ko apirilaren 21ean argitaratu zen. "Podemos Ahal Dugu Eibar"ek 29 zuzenketa partzial aurkeztu zizkion Aurrekontu Orokorrari eta Txonta auzoko “La Plazoleta” bizilagun Elkarteak alegazioak aurkeztu zituen. 2017ko maiatzaren 29ko Udal Batzarrak erabaki hauek hartu zituen: Aipatutako zuzenketa partzialak eta alegazioak aintzat ez hartzea, eta behin betiko onarpena ematea Eibarko Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorrari, hasierako onespenean adierazitako era hartan. Behin betiko onarpenaren iragarkia 105 zenbakidun GIPUZKOAKO Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2017ko ekainaren 2an.