Alkatearen agurra

Eibarren alde beharrean jarduteko dugun konpromisoa betetzeko orduan ezin genuen bazterrean utzi teknologia berriek damaiguten laguntza eta aurrerapena, ematen diguten aukera eta egiten uzten diguten guztia: esate baterako, webgune honen bitartez, administrazio guztiek bultzatzen dituzten jardun, ekitaldi eta albiste berri guztiak komunikatzeko tresna hau darabilten pertsona guztien eskura ipintzea.

Horregatik dei egiten dizuet internauta guztiei, zuen iradokizunak eta asmoak helaraz diezazkiguzuen, eta administrazio-jardun guztiak kontsulta ditzazuen. Hartara, jende guztiarentzat irekia den herri honek, herri sortzaile, berritzaile eta abegitsu honek, Eibar hiri moderno honek eskaintzen dituen gauza guztiak ezagutu ahal izango dira. Zerbitzu hauekin gure hiria hiri digitalen esparru barruan sartu da: hor ez da mugarik; esparru horretan denok izan gaitezke hartuak, teknologia, mundu berdintzaileagoa bat eraikitzeko erabilita. Hiri honek, teknologiaz baliatuta aurrerabideko etorkizunaren aldeko apustua egin du.

Ongietorri!

Alkateak

Miguel de los Toyos