Ordainketa-erreziboa

Deskripzioa: aldez aurreko jakinarazpena izaten duten kitapenei dagozkien erreziboak ordaintzeko, hau da, helbideratzeke daudenak eta helbideratuta egon arren bankuek itzuli dituztenak, ondoren aipatuko diren erakunde laguntzaile hauengana jo behar da, ordainketa-erreziboa eskuan dela:

Erakunde laguntzaileak: Kutxabank, Laboral kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Caja Rural de Navarra eta La Caixa. 

Udalak berak bidaltzen du dokumentu edo errezibo hori zordunaren edo zorraren titularraren helbide fiskalera.

Agiri edo dokumentu hori eskura eduki ezean, zorretan dagoenak edo ordainketa egin nahi duen beste edozein pertsonak, PEGORAri, Herritarren Zerbitzurako Bulegoari eskatu behar dio.

Nola eskatu ordainketa-erreziboa:

  • Telefono bidez: eskaera telefono bidez egiteko PEGORAra deitu behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa). Telefonoa: 943 70 84 00. PEGORAk eskaera egin duen pertsonaren datuak egiaztatu ondoren ordainketa-erreziboa etxera bidaliko du, erreziboan azaltzen den bizilekura.
  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa).


Tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar diren agiriak: ez da agiririk aurkeztu behar.