Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Landa eta hiri izaerako Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren zatikako ordainketa

Deskripzioa: zatikako ordainketaren sistemak, errezibo osoak duen zenbatekoaren %50a bi errezibotan jartzean datza. Zerga-aldi baterako ondorioak sortzen ditu eta berandutza-interesik eta bermea uzteko premiarik gabe ematen da.

Eskaerak ezarritako baldintzak bete egiten baditu, ordainketa zatika egiteko baimena utomatikoki emango da. Baldintzak beteko ez balira, horretan eskumena duen organoak hartuko du bidezkoa irizten zaion ebazpena, dagokionari edo erakunde interesdunari jakinaraziko zaiona.

Bete behardiren baldintzak:

  • Erreziboa borondatezko ordainaldian egon behar da eta aurretik helbideratuta eduki behar da.
  • Erreziboaren titularrak ezin du eduki betearazpen aldian ordaintzeke dagoen zorrik. Betearazpen aldian zorren bat edukiko balu, zor horren luzapena edo zorra zatika ordaintzeko baietza eskuratua behar du izan.
  • Erreziboa etxebizitza izatera zuzendutako ondasun higiezinena izango da, eta zenbatekoa 75 eurokoa edo hortik gorakoa eta 1000 eurotik beherakoa izango da.

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Diruzaintza.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Eskatzailearen (erreziboaren titularra) eta dagokionean legezko ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
  • Hala balegoke, ordezkaritza egiaztatzeko dokumentua.

 

Eskaerak egiteko epea: eskaera-epea, kontzeptu honen ordainketa aldiarekin hasten da eta ekainaren 15ean amaitzen (laneko eguna ez bada, baliogabea, hurrengo lanegunean).

Ordainketa modua eta epeak: ordainketa, banku-helbideratzearen kontuan egindako kargu bidez egingo da ondoko data hauetan:

  • Lelengo ordainketa (1 zatikia): Ekainaren 30ean (egun hori baliogabea balitz, hurrengo egun baliodunean).
  • Bigarren ordainketa (2 zatikia): Urriaren 10ean (egun hori baliogabea balitz, hurrengo egun baliodunean).

 

Ez ordaintzearen ondorioak: zatikako ordainketaren sistema, zatikiak epemugan ordaintzera baldintzatua geratzen da. Aurreneko zatikia ordaintzeke geratuko balitz interesatuari berari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, zor osoaren betearazpen aldiari ekingo zaio. Lehenengo zatikia ordaindu eta bigarrena ordaintzeke utziz gero, bakarrik bigarren zatikiaren betearazpen aldiari ekingo zaio.

Ohartarazpena: landa eta hiri izaerako Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga ordaindu izanaren egiaztagiria ez da emango zati biak ordaindu arte.

 

Deskargatu dokumentuak
Landa eta hiri izaerako Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren zatikako ordainketa eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 149 KB)
Nabigazioa