Familia ugariendako hobariak onibarren zergan

Deskripzioa: familia ugariendako hobariak onibarren zergan.

Hobaria eskuratzeko baldintzak:

  • Zergaren subjektu pasiboa, zergaduna, familia ugariaren titularra izan behar da.
  • Etxe bakar batek jasoko du hobaria, hain zuzen ere familia ugari horren ohiko bizilekuak edo etxebizitzak, eta ohiko bizilekutzat familiako kide guztiak agertzen diren erroldakoa hartuko da.
  • Etxebizitza jabekidetzan edukiz gero, familia-buruak, horren ezkontideak, edo hala bada, seme-alabek, denen artean, jabetzaren edo gozamenaren ehuneko ehuna eduki behar dute.

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Udal Zergen saila.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Familia Liburuaren aldakia edo fotokopia.
  • Familia Ugariaren Tituluari ateratako fotokopia.
  • Bizikidetasunaren bolantea.
  • Etxebizitzaren eskrituraren fotokopia edo aldakia.
  • Onibarren Zergan ordaindutako azken erreziboaren aldakia edo fotokopia.


Oharrak:
Hobariak bere ondorioak sortuko ditu eskaera egiten den urtean luzatutako erreziboan, beti ere kobratzeko borondatezko ordainaldian aurkezten bada edo, borondatezko ordainaldia amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean. Epe hori igaro ondoren aurkezten diren eskaerek, hala balegoke, hurrengo urtean sortuko dituzte ondorioak.

Deskargatu dokumentuak
Familia ugariendako hobariak onibarren zergan eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 72 KB)