Banku bidezko helbideraketa: kontu berria edo kontu aldaketa

Deskripzioa: aldizkako mugaeguna duten zorren ordainagiriak edo errezibo helbideratuak - jakinarazpena jende guztiari batera egiten zaionean - egutegi fiskalan finkatutako egunetan zuzenean kargatuko dira bankuetan eta kutxetan baimendutako helbideraketa-kontuetan.

Zordunarentzat errazagoa da era horretara ordaintzea, horrela ez baitu izango bankura edo kutxara joan beharrik. Eibarko Udalean borondatezko ordainaldiaren azken egunean kargatzen dira kontuan urteroko kontzeptu guztiei dagozkien erreziboak: Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga, Ondasun Higiezinen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga, ibiak eta zentsoak eta kanonei dagozkienak.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Diruzaintza Saila.

Eskaera nola egin:

Telefono bidez: eskaera telefono bidez egiteko PEGORAra deitu behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa). Telefonoa: 943 70 84 00. PEGORAk eskaera egin duen pertsonaren datuak egiaztatu ondoren banku bidezko helbideraketaren eskaera tramitu egindo du.

Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo agiriak aurkeztu:

  • Ordainagiriak banketxean helbideratzeko eskaera behar bezala beteta eta izenpetuta.
  • Eskatzailearen NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan:
    • Ordezkariaren NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN... dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.

    • Eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).

 

Internet bidez: eskaera Internet bidez egiteko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eta txartel-irakurgailu bat eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Ondorengo dokumentazioa erantsi beharko duzu:

  • Ordainagiriak banketxean helbideratzeko eskaera behar bezala beteta. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, inprimakiaren dokumentua ireki, datuak bete eta dokumentua gorde, ondoren eskaerari erantsi ahal izateko.
  • Eskatzailearen NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan:
    • Ordezkariaren NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN... dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.

    • Legezko ordezkapena egiaztatzen duen dokumentua jatorrizko formatu digitalean edo eskaneatuta. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).

 

Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Deskargatu dokumentuak
Ordainagiriak banketxean helbideratzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 138 KB)