Nitxoen eta errautsen nitxoen lagapena epea amaitu aurretik amaitzea

Deskripzioa: nitxoen eta errautsen nitxoen lagapena epea amaitu aurretik amaitzea.

Nitxoak eta errautsen nitxoak erabiltzeko lagapenak 10 urterakoak izaten dira. Hala ere, erabilpen lagapena aurretik amaitzeko eskaera egin daiteke, horrela, hustu den nitxoa edo errauts nitxoa hutsik geratuko da.

Organo  tramitatzailea: Eibarko udalaren Zerbitzu Saila.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Eskatzailearen (erabilera lagapenaren titularra) eta dagokionean legezko ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumentu baten kopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).


Oharrak: nitxo bat edo errauts nitxo bat erabiltzeko lagapenari norbere borondatez baja emateak, nitxoa edo errauts nitxoa erabiltzeko eta udal hilerriko gainerako zerbitzu guztiak erabiltzeko dauden eskubide guztiak galtzea dakar.

Deskargatu dokumentuak
Nitxoak eta errautsen nitxoak erabiltzeko lagatako epea amaitu aurretik erabilerari amaiera emateko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 137 KB)
Nabigazioa