Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Obra txikiak egiteko baimena

Deskripzioa: obra txikitzat hartzen dira etxepean edo etxepetik kanpo egin eta eraikinaren egiturari ukitzen ez dioten obra guztiak. Udalak ez du kobratzen etxebizitzetan egiten direnak; ostera, dendetan edo merkataritzara zuzendutako lokaletan egiten direnak kobratu egiten ditu. Antolamenduz edo ordenazioz kanpo (Eibarko Arau Ordezkatzaileek hala sailkatutako etxeetan egin daitezkeen obra bakarrak mantentze-obrak dira) dagoen edozein etxetan egindako obra bat beti hartuko da obra txikitzat, eta horrelakoetan, eskaerarekin batera, etxebizitzaren balio-igoerari eta etxea bota beharko balitz legokeen kalte-ordainari uko egiten dion idatzia aurkeztu behar da.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.



Aurkeztu behar diren agiriak:

 


Oharra: Obra-edukiontziekin bide publikoa okupatu behar bada, baimena Udaltzaingoan eskatu behar da okupazioa egiteko modua finkatzeko eta, hala badagokio, aparkaleku aldea hartzeko edo okupatzeko. Informazio gehiago, bide publikoan obra-edukiontziak jartzeko baimena izeneko tramitean.

 

Tasak: Bide publikoa aldamioekin, garabiekin, kaxetekin eta eraikuntzaren beste elementu lagungarri batzuekin okupatzeko, tasa ordaindu behar da. Indarrean dauden tasak zeintzuk diren jakiteko udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Ordenantza kontsultatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: obra txikiak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 144 KB)
Obra txikiak egiteko baimena: aurkeztu beharreko agiriak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 23 KB)
Baldintzak: obrak eta andamioak  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 136 KB)
Nabigazioa