Hirigintza alorreko planoen kopiak, kartografia eta dokumentuak

Deskripzioa: Hirigintza alorreko planoen kopiak, informazio kartografikoa eta dokumentuak eskuratzea.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Obra eta Hirigintza sailak.

Nola egin eskaera:

  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta planoak-kartografia eskatzeko orria behar bezala beteta aurkeztu. 
  • Posta elektroniko bidez: planoak-kartografia eskatzeko inprimakiabehar bezala beteta helbide hauetako batera bidali:
    • Udal obrekin zerikusia duen dokumentazioa eskuratzeko: obrak@eibar.net
    • Hirigintza-dokumentazioa eskuratzeko: hirigintza@eibar.net


Tasak: Udalak urtero ezartzen dituen tasak ezagutzeko zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea kontsultatu.

Planoak eta orto-argazkiak, neurri estandarretik aparteko eskala batean ateraz gero edo planoetan aldaketak egin beharra edukiz gero, dagokion tarifari, lan hori egiten sartutako ordu laurden bakoitzerako urtero ezartzen den zenbatekoa gehituko zaio.

Tarifa honen arabera exijitu daitezkeen zenbatekoak eskabide bakoitzeko kitatuko dira. Eskatutako dokumentazioa eta dokumentuari dagokion tarifa, PEGORAn ordaindu eta bertan jasoko da. Dokumentazioa posta elektroniko bidez bidaliz gero, dokumentuari dagokion tarifaren aldez aurretiko ordainketa hori, dirua udalaren kontu baten sartuta egingo da.

Ondoko kasu hauetan salbuetsi egiten da tasa hauen aplikazioa:

  • Dokumentazioa udalaren enkargu bat egiteko beharrezkoa denean.
  • Ikasle baten proiektu tekniko bat egiteko eskatzen denean. Kasu horietan, eskabidea ikaslearen ikastetxeko arduradun batek egin behar du.
  • Beste administrazio edo erakunde publiko batzuk eskatu eta eskaera hori udalarentzat mesedegarria denean.


Oharrak:

Eibarko Udalak eratutako datu kartografikoak eta informazioa JABETZA INTELEKTUALAren modalitate bat da, Jabetza Intelektualaren Legearen apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretu Legegilearen 10. artikuluak eta aplikagarri diren gainerako nazio eta nazioarteko legeriek babestua, eta EDOZEIN pertsona fisiko edo juridikok erabiltzeak esan nahi du Erabiltzeko Baldintza hauek osorik eta zalantzarik gabe beteko direla.

Eibarko Udaleko datu kartografikoak eta informazioa erabiltzeak EZ dakar, inola ere, bere jabe bilakatzea, izan ere, erabat eta ondorio guztietarako Eibarko Udalarenak izango baitira. Beraz, Eibarko Udalari bakarrik dagokio ustiatzeko eskubideak erabiltzea eta, bereziki, informazio hori erreproduzitu, itzuli, banatu, publikoki komunikatu eta eradaltzea.

Eibarko Udaleko datu kartografikoak eta informazioa erabiltzen dutenak konprometitzen dira horiek legez erabiltzera, eta beroiek izango dira datuen erabileraren erantzule bakarrak; eurena da erantzukizun osoa erabilera horretatik beste hirugarrengo batek egin edozein errekurtsotan edo erreklamaziotan. Eibarko udala ez baita inola ere erantzule egiten erabiltzaileek datu kartografikoei eta informazioari emango dioten erabileraren inguruan, ezta erabilera horretatik sor daitezkeen ondorioena ere.

Eibarko Udalak eratutako datu kartografikoak eta/edo informazioa banaka eta ez esklusiboki erabiltzeko baimena ematen da, une oro klausula hauek eta jabetza intelektualaren arautegia betetzeko baldintzapean edo, enpresa bat izatekotan, bere enpresa-xedearekin zerikusia daukaten jarduerei lotuta. KASU BIETAN DEBEKATUTA DAGO informazio horren ERABILERA KOMERTZIALA, bai osorik eta bai parte bat izanda, zeharka edo zati batzuk aterata edo orokortuta izanik ere.

Erabat debekatuta dago Eibarko Udalak eratutako datu kartografikoak eta/edo informazioa ez-legezko helburuetarako erabiltzea. Era berean, espresuki debekatzen da datu eta/edo informazio hauek hirugarren parteei erakustea datuak beharrezko diren esparru funtzionaletik urrun dauden pertsonak badira, jabetza intelektualaren legeak ezarrita duenez.

Hala ere, debekatuta dago alokatzea, saltzea, laga-tzea, eskualdatzea, komertzializatzea, argitaratzea, helburu komertziala duen edozein jarduera burutzea eta, orokorki, irabazizko helburuak dituen era guztietako ekintzak, Eibarko Udalaren datu kartografikoen eta informazioaren jabetza eskubideak husteko arriskua badago.

Aurreko aurreikuspenen aurkako jarduera oro, hala nola baimen baten bitartez babestu gabeko bestelako jarduera haiek, baimena derrigorrezkoa ez den kasuetan, Eibarko Udalaren jabetza intelektualaren eskubideak hautsi egin direla ulertuko da, eta honek, bere kasuan, emandako baimena automatikoki atzera bota eta Eibarko Udalak eratutako datu kartografikoetara eta informaziora sartzeko bidea baliogabetu, eten eta/edo blokeatu ahal izango du, dagozkion kalte-ordainak erreklamatzeko eta egokitzat jotzen diren legezko jardueretara jotzeko kalterik gabe.

Deskargatu dokumentuak
Kartografia - planoak eskatzeko orria (eskaera email bidez egiteko)  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 200 KB)
Kartografia - planoak eskatzeko orria (eskaera PEGORAn aurkezteko)  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 211 KB)