Beste baimen edo lizentzia batzuk

Deskripzioa: partzelazioak (lursailak zatikatzea eta elkartzea); antenak jartzea; katak, putzuak eta zundaketak egitea; kanalizazioak eta urbanizazio obra txikiak egitea…

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza Saila.

Aurkeztu behar diren agiriak: kasu guztietan:

  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

Partzelazioa: lursailak zatikatzea - elkartzea:

  • Kopia 2: jatorrizko eskriturenak edo jatorrizko finkaren deskribapena ematen duen Jabetza Erregistroaren ziurtagiria.
  • Ale 2: memoriarenak, partzelazioa egiteko arrazoiak ema-ten eta oinarritu den Planaren zehaztapenen araberako ezaugarriak adierazten. Katastroaren erreferentziak berariaz adieraziko dira Memoria edo Txosten horretan.
  • Ale 2: oraingo egoeraren plano bakoitzarenak, 1:500 eskalan –gehien jota 1:1000 eskalan– jatorrizko erregistro-finkak azaltzen.
  • Egin nahi den partzelazioari buruzko plano bakoitzaren ale 2, teknikariak eta lursailaren ugazabak izenpetuta, oraingo egoeraren planoko eskala eta baldintza orokor berdinetan.


Antenak jartzea:
  • Aurrekontua eta teilatuaren edo etxegainaren krokisa, antena non joango den seinalatuta.
  • Kableak fatxadatik badoaz, fatxadari ateratako argazkia.
  • Jarri nahi den antena irratizaleena bada, teknikariren batek egindako ziurtagiria (oniritziarekin) teilatua antenaren pisuari eusteko gai badela esaten.


Kanalizazioak eta urbanizazio obra txikiak: 

  • Instalazioen kokapen planoa; baita sekzioena ere, biak eskala egoki batean; Txostena eta Aurrekontua.


Katak, putzuak eta zundaketak:

  • Horretan berezitutako enpresa batek egindako agiri teknikoak, zundaketaren edo kataren segurtasuna bermatzen.
Deskargatu dokumentuak
Beste baimen edo lizentzia batzuk eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 77 KB)