Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ibilgailuak: alta edo matrikula berria, Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa

Deskripzioa: Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko zerga urteko zerga da eta bide publikoetan zirkulatzen duten trakzio mekanikoduneko ibilgailuen titularitatea zergapetzen du, hau da Trafikoko Lurralde Buruzagitzan matrikulatuta dauden ibilgailu guztiak.

Ibilgailu berri bati alta emateko (matrikula emateko) Trafikoko Lurralde Buruzagitzak, interesatuari -beste agiri batzuen artean- zerga horren kuotari dagokion zati proportzionala aurretik ordaindu izanaren frogagiria eskatzen dio.

Ordainketa hori autokitapenez egiten da, hau da, aurretik udalak zehaztutako kontu mugatu baten zuzenean ordainketa eginda. Kasu horretan, hau da, ibilgailu berri bat erosten denean, kuotaren zenbatekoa urte osoko hilabeteen heinean banatuko da, ibilgailua erosi den egunari dagokion hilekoa barne.

Zure kuota zein den jakin nahi baduzu, kontsultatu TRAKZIO MEKANIKODUNEKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAREN KUOTA PROPORTZIONALA dakarren taula.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Diruzaintza Saila.

Aurkeztu behar diren agiriak:

 

Oharrak: Udalean tramite hori egin eta zergaren kuota proportzionala ordaindu ondoren, interesatua Trafikoko Lurralde Buruzagitzara joan behar da, ibilgailuaren alta tramitatzera. Kasu bakoitzean aurkeztu behar den dokumentazioa zein den jakiteko, kontsultatu TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren orrialdea.

Deskargatu dokumentuak
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: aitorpena-likidazioa  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 86 KB)
Trakzio mekanikoduneko ibilgailuen gaineko zergaren kuota proportzionala (2024)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 179 KB)
Nabigazioa