Ibilgailua: Aldi baterako baja eta behin betiko baja

Deskripzioa: Ibilgailu bati aldi baterako baja edo behin betikoa ematea interesatuaren bizilekuari dagokion probintziako Trafikoko Buruzagitzan edo bestela matrikulatu zen probintziakoan.

Eskaera egiteko tokia (Gipuzkoan):
GIPUZKOAKO TRAFIKO BURUZAGITZA
Julio Caro Baroja Plaza - 2
20071 Donostia 943 45 20 00 Tfnoa.

Tramitatzailea:
GIPUZKOAKO TRAFIKO BURUZAGITZA
Julio Caro Baroja Plaza - 2
20071 Donostia 943 45 20 00 Tfnoa.

Aurkeztu behar diren agiriak:

 

Kasu bakoitzean aurkeztu behar den dokumentazioa zein den jakiteko, kontsultatu TRAFIKOKO ZUZENDARITZA NAGUSIAren orrialdea.

Oharrak: Ibilgailuari Trafikoan behin baja emanda, Udalak, bajaren baieztapena jaso ondoren, Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotan dagokion zatia itzultzen du. Kasu horretan, hilabeteen heinean banatuko da itzuliko den kuota-zenbatekoa, baja eman eta hurrengo hilabetetik zenbatuta. Zergaren ordainketa helbideratzeke badago edo dirua itzultzeko kontua aldatu nahi izanez gero, PEGORAn bete eta aurkeztu behar da DIRU-SARRERA ITZULTZEKO HELBIDERAKETA ORRIA .

Deskargatu dokumentuak
Diru-sarrera itzultzeko helbideraketa orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 133 KB)
Baimena: Diru-itzulerak kobratzekoa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 72 KB)
Trakzio mekanikoduneko ibilgailuen gaineko zergaren kuota proportzionala (2024)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 179 KB)
Nabigazioa