Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Trafiko isunen edo multen kontsulta

Deskripzioa: zure izenean dauden eta Udaltzaingoak ezarri dituen trafiko isunen edo multen kontsulta, indarrean daudenak eta ez daudenak.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Udaltzaingoa.

Zure izenean dauden isunak edo multak nola kontsultatu:

  • Internet bidez: kontsulta Internet bidez egiteko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eduki behar dira, eta tramiteari sarean edo online ekin.
  • Bertaratuta: kontsulta bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar zara (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta nortasuna egiaztatuko duen dokumentua aurkeztu (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza-baimena...). Datuen kontsulta eskatzen duen pertsona beste pertsona bat bada, hau da, informazioaren titularra ez bada, informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena behar bezala beteta aurkeztu behar da, datuen titularraren nortasuna egiaztatuko duen dokumenturen baten fotokopiarekin lagunduta (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza edo bizileku-baimena...).
Deskargatu dokumentuak
Informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 170 KB)
Nabigazioa