Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Datu pertsonalak zuzentzeko eskaera

Deskripzioa: zuzentze-eskubidea honetan datza: izaera pertsonaleko datuak zehaztugabeak edo osagabeak direnean, edo, datuen tratamendua legearekin bat ez datorrenean, datuok zuzentze-an. Zuzendutako datuak aurretiaz beste norbaiti laga izan bazaizkio, Udalak, zuzenketari buruzko jakinarazpena bidali behar dio lagapen-hartzaileari.

Eskubide hori doakoa eta zeharo pertsonala da; interesatua edo haren legezko ordezkaria da horretaz baliatu behar dena.

Baldintzak:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Zuzendu nahi diren datuen titularra izatea.
  • Datu pertsonalen titularra adin txikikoa edo ezindua bada, datuak zuzentzeko eskubidea adin txikikoa edo ezindua den pertsonaren legezko ordezkapena egiaztatzen duenak egingo du.

 

Eskaerak aurkezteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Tramitatzailea: Eibarko udalaren Pertsonal eta Antolamendu saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Datu pertsonalak zuzentzeko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan (eskaera egiten duena adin txikikoa bada, ezindua...), legezko ordezkariaren NAN-aren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia (NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira) eta legezko ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Datuak oker badaude, hori horrela dela egiaztatzeko agiriak. Eskatu den zuzenketa hori ukituaren baietzaren menpe baino ez badago, ez da ekarri behar zuzenketaren inguruko dokumentaziorik.

 

Tramitazio prosezua: eskatzaileari erantzuteko gehieneko epea 10 egunekoa da, eskaera jasotzen denetik zenbatuta. Epea eskaerari berariazko erantzunik eman gabe igaro bada, eskaerari ezetza eman zaiola ulertu behar da. Datuak zuzentzeko eskaerari baietza ematen bazaio, arduradunak, zuzendu egingo ditu ukituaren inguruko datuak, eskaera jasotzen denetik 10 eguneko epean.

Eskubideen tutoretza: eskatzailearen iritziz, bere datuak zuzentzeko eskubidea ez bazaio zuzen eman, DBEBan erreklamazioa aurkezteko aukera izango du bere eskubideak babesteko prozedurari ekin diezaion. Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenduko dio (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3º - 01008 Vitoria – Gasteiz  - Tel. 945 016 230), ondoren aipatuko den agiri edo dokumentu hauetakoren batekin:

  • Datu pertsonalak zuzentzeko eskaerari emandako ezetza.
  • Datu pertsonalak zuzentzeko eskaera egin izana egiaztatzen duen dokumentua.
Deskargatu dokumentuak
Datu pertsonalak zuzentzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 81 KB)
Nabigazioa