Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskaera

Deskripzioa: datu pertsonalak tratatzeko Udalak datu pertsonalak dagozkion pertsonaren baimenik behar ez duenean, interesatuak bere datu pertsonalak tratatzearen aurka egin dezake, legeren batek aurkakorik ezarri ezean, egoera pertsonal baten inguruan arrazoi motibatuak eta legitimoak daudenean. Aurkatu nahi diren datu horiek aurretik laga izandakoak badira, udalak emandako aurkatzearen jakinarazpena bidali behar dio datu-hartzaileari.

Eskubide hori doakoa eta zeharo pertsonala da; interesatua edo haren legezko ordezkaria da horretaz baliatu behar dena.

Baldintzak:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Aurkatu nahi diren datuen titularra izatea.
  • Datu pertsonalen titularra adin txikikoa edo ezindua bada, datu pertsonalak tratatzearen aurka egiteko eskubidea adin txikikoa edo ezindua den pertsonaren legezko ordezkapena egiaztatzen duenak egingo du.

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Tramitatzailea: Eibarko udalaren Pertsonal eta Antolamendu saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Datu pertsonalak tratatzearen aurka egiteko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan (eskatzailea adin txikikoa bada, ezindua...), legezko ordezkariaren NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten kopia (NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira) eta legezko ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Aurka egite hori justifikatzeko agiria, egoera pertsonal baten inguruan dauden arrazoi motibatuei eta legitimoei buruzkoa.
  • Aurka egite hori egiaztatuko duten beste dokumentu batzuk.

 

Tramitazio prosezua: eskaera egiten duenari erantzuteko gehieneko epea 10 egunekoa da, eskaera jasotzen denetik zenbatuta. Epea eskaerari berariazko erantzunik eman gabe igaro bada, eskaerari ezetza eman zaiola ulertu behar da. Datuen aurka egiteko eskaerari baietza ematen bazaio, arduradunak, tratamendutik kanpo utziko ditu ukituaren inguruko datuak, eskaera jasotzen denetik 10 eguneko epean.

Eskubideen tutoretza: eskatzailearen iritziz, bere datu pertsonalak tratatzearen aurka egiteko eskubidea ez bazaio zuzen eman, DBEBan erreklamazioa aurkezteko aukera izango du bere eskubideak babesteko prozedurari ekin diezaion. Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenduko dio (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3º - 01008 Vitoria – Gasteiz  - Tel. 945 016 230), ondoren aipatuko den agiri edo dokumentu hauetakoren batekin:

  • Aurka egiteko eskaerari emandako ezetza.
  • Aurka egiteko eskaera egin izana egiaztatzen duen dokumentua.
Deskargatu dokumentuak
Datu pertsonalak tratatzearen aurka egiteko eskaera orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 81 KB)
Nabigazioa