Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Datu pertsonalak: atzipen eskubidearen eskaera

Deskripzioa: atzipen eskubidea da, edonork duen eskubidea, bere tokiko erakundeari berari buruz dituen datuak zeintzuk diren galdetzeko, datu horien zehaztasun guztiak ezagutzeko, datu horiek zein helbururekin biltegiratu diren eta datuen jatorria zein den jakiteko, datu horiekin egin diren lagapenak edo komunikazioak zeintzuk izan diren eta egitea aurreikusten diren lagapenak ere ezagutzeko. Eskubide hori doakoa eta zeharo pertsonala da eta interesduna edo haren legezko ordezkaria da horretaz baliatu behar dena.

Datuetarako sarbidea -beti ere, horretarako aukerarik badago- fitxategietako datuak bistaratuta kontsulta egitean, edo idatzi edo kopia bidez datuen inguruko informazioa ematean datza.

Baldintzak:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Kontsultatu nahi diren datuen titularra izatea.
  • Datu pertsonalen titularra adin txikikoa edo ezindua bada, atzipen eskubidea adin txikikoa edo ezindua den pertsonaren legezko ordezkapena egiaztatzen duenak egingo du.

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Tramitatzailea: Eibarko udalaren Pertsonal eta Antolamendu saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Atzipen eskubidea eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN… dokumentuaren alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan (eskaera egiten duena adin txikikoa bada, ezindua...), legezko ordezkariaren NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia (NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira) eta legezko ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).

 

Eskaera egiteko epea: behar bezala justifikatutako interes legitimodunik izan ezean, behin eskatu ondoren hurrengo eskaera ezin da egin 12 hile igaro baino lehen.

Tramitazio prosezua: eskaera egiten duenari baietz edo ezetz esateko dagoen gehieneko epea hile batekoa da, eskaera jasotzen denetik zenbatuta. Epea eskaerari berariazko erantzunik eman gabe igaro bada, eskaerari ezetza eman zaiola ulertu behar da. Eskaerari baietza eman bazaio eta ebazpenaren jakinarazpenari ez bazaio erantsi eskatutako informazioa, jakinarazpen hori jaso eta hurrengo hamar egunen barruan gauzatuko da atzipena.

Eskubideen tutoretza: eskatzailearen iritziz, bere datuetarako atzipen eskubidea ez bazaio zuzen eman, DBEBan erreklamazioa aurkezteko aukera izango du bere eskubideak babesteko prozedurari ekin diezaion. Erreklamazioa Datuak Babesteko Euskal Bulegoari zuzenduko dio (Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71, 3º - 01008 Vitoria – Gasteiz  - Tel. 945 016 230), ondoren aipatuko den agiri edo dokumentu hauetakoren batekin:

  • Atzipen eskubidea erabiltzeko eskaerari emandako ezetza
  • Datuetan sartzeko eskaera egin izana egiaztatzen duen dokumentua.
Deskargatu dokumentuak
Datu pertsonalak: atzipen eskubidea eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 85 KB)
Nabigazioa