Biztanleen udal erroldan alta ematea. Zergatia: jaiotza edo etxebizitza aldaketa

Deskripzioa: Biztanleen Erroldan alta ematea. 2 alta mota daude: jaiotzagatiko alta eta etxebizitza aldaketagatiko (herrialdez aldatzea) alta.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Estatistika Saila.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar diren agiriak:

Altaren zergatia JAIOTZA denean:

  • Biztanleen erroldan jaiotzagatiko alta emateko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen (aita, ama edo tutotea) NANaren edo eta identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten fotokopia (pasaportea, AIZ, egoitza-baimena…). NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Jaioberriaren izena jasota duen Familia Liburuaren fotokopia edo aldakia.
  • Adin txikikoak gurasoetako batekin bakarrik erroldatuz gero:

 

Altaren zergatia ETXEBIZITZA ALDAKETA denean:

  • Biztanleen erroldan etxebizitza aldatzeagatik alta emateko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Alta eman nahi duenaren NANaren edo eta identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten kopia (pasaportea, AIZ…). Derrigorrezkoa 14 urtetik gorakoentzat. NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan:
    • Adingabekoen alta eskaeretan, Familia Liburuaren kopia edo adingabekoaren identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten kopia (NAN, pasaportea, AIZ…) eta aita, ama edo tutorearen NANaren edo eta identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten kopia (NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira). Tutoretza kasuan, ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua.
    • Bestela, ordezkariaren NANaren edo identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten kopia (NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatu) eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapena zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke: notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Norbere etxebizitzan erroldaratuz gero, titulartasuna egiaztatuko duen dokumenturen baten kopia (eskriturak; ura, gasa, argindarraren fakturak…).
  • Etxea errentan edukiz gero, errenta kontratuaren aldakia.
  • Adin txikikoak gurasoetako batekin bakarrik erroldatuz gero:

 

Oharra: jaioberriekin erlazionaturiko tramiteak zeintzu diren jakiteko, sakatu hemen.

Deskargatu dokumentuak
Biztanleen erroldan alta emateko eskaera orria. Zergatia: jaiotza  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 80 KB)
Biztanleen erroldan alta emateko eskaera orria. Zergatia: etxebizitza aldaketa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 83 KB)
Biztanleen erroldan alta emateko edo etxez aldatzeko etxejabearen edo errenteroaren baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 18 KB)
Adingabekoak familia unitatearena ez den beste etxe batean erroldatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 19 KB)
Gurasoen menpe bizi diren adingabekoak aitarekin edo amarekin erroldatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 17 KB)
Gurasoaren erantzunkizunezko aitorpena adingabe emantzipatugabea Udal erroldan inskribatzeko edo helbidez aldatzeko  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 24 KB)
Biztanleen errolda: eskaerak aurkezteko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 30 KB)
Jaioberriak: tramiteen informazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 16 KB)