Biztanleen erroldan izena ematea: Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek urte bitik behin berriztatu beharra dutena

Deskripzioa: erroldan izena ematea, Espainian bizileku baimen iraunkorrik ez duten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek urte bitik behin berriztatu beharra dutena.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Estatistika Saila.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Pasaportearen edo egoitza-baimenaren (AIZ) fotokopia. Jatorrizko herrialdearen nortasun-zedula, beste dokumenturik izan ezean onartuko litzateke, baina ez bestela.
  • Adin txikikoen kasuan (16 urte), errolda-berritzeko es-kaera gurasoak edo adin txikikoaren legezko ordezkariak izenpetu behar du, eta izenpetzailearen NANaren edo horren baliokide den dokumentuaren kopia eran-tsiko zaio eskaerari. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Adin nagusikoen legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia (NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira) eta eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notarioaren agiria edo funtzionario eskudun baten aurrean egindako agerraldi pertsonalaren deklarazioa…).

Bizileku Iraunkorreko Baimena edukiz gero, Europako Erkidegoko AIZ edo Espainiako Nortasun Agiri Nazionala, goian esandako agiri horiek berdin aurkeztu behar dira, eskaera egin duena tramitatu behar diren bajen zerrendatik kentzeko.


Oharrak:

  • Errolda-berriztapenaren eskaera egiteko, interesatua bera izan behar da PEGORAra, Herritarren Zerbitzurako Bulegora, etorriko dena. Ostera, adin nagusikoen ordez aritzeko, notarioaren agiria edo funtzionario eskudun baten aurrean egindako agerraldi pertsonalaren deklarazioa aurkeztu beharko da. Adin txikikoen kasuan ez dute beharrezkoa bulegora etortzea.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 16.1 artikuluko 2. paragrafoak ezarritakoaren arabera, Espainian bizileku baimen iraunkorrik ez duten Europako Erkidegotik kanpoko atzerritarrek, urte bitik behin berriztatu behar dute euren izen ematea Udal Erroldan. Esandako epe edo denbora hori igaro eta interesatuak bere inskripzioa edo izen ematea berritzeke utzi badu, inskripzioaren iraungidura erabakitzeko arrazoi izango da.
Deskargatu dokumentuak
Bizileku iraunkorreko baimenik izan ez eta Europako Erkidegokoak ez diren atzerriko herritarren errolda inskribapena berrizteko eskaera orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 72 KB)