Bizikidetasun bolantea edo ziurtagiria

Deskripzioa: bolante honek Eibarko etxe jakin baten elkarrekin bizi diren pertsonak zeintzu diren egiaztatzen du. Bizikidetasun bolanteari inskripziokoa ere deitzen zaio.

Organo tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Nola eskatu bolantea:

  • Internet bidez: eskaera Internet bidez egiteko eta udalaren izenpea eramango duen bolantea PDF formatuan eskuratzeko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eduki behar dira, eta tramiteari sarean edo online ekin. Bizikidetasun bolantea eskuratzeko inskripzio ziurtagiria aukeraren gainean sakatu beharko da.
  • Telefono bidez: eskaera telefono bidez egiteko PEGORAra deitu behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa). Telefonoa: 943 70 84 00. PEGORAk eskaera egin duen pertsonaren datuak egiaztatu ondoren bolantea etxera bidaliko du, erroldan azaltzen den bizilekura. Bolantea ezin da beste inora bidali.
  • Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta nortasuna egiaztatuko duen dokumentua aurkeztu (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza-baimena...). Eskaera egiten duen pertsona horrek, bizileku berean erroldatuta dauden adin txikikoen bolanteak ere eska ditzake. Bolantea eskatzen duen pertsona beste pertsona bat bada, hau da, informazioaren titularra ez bada, informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena behar bezala beteta aurkeztu behar du, datuen titularraren nortasuna egiaztatuko duen dokumenturen baten fotokopiarekin lagunduta (NAN, AIZ, pasaportea, egoitza edo bizileku-baimena...).
Deskargatu dokumentuak
Informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 61 KB)