Publizitate-elementuak jartzeko baimena

Deskripzioa: baimen edo lizentzia honek ondoko publizitate-elementu hauek hartzen ditu bere gain: errotuluak, banderolak, iragarki argidunak, seinalizaziorako edo informaziorako zutoinak, fatxada kalera begira duten beheko solairuetan olanak jartzea eta denden markesinak jartzea.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza Saila.

Aurkeztu behar diren agiriak:

Kasu guztietan:

  • Publizitate-elementuak jartzeko eskaera orria, behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen due-naren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaz-tapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).

Errotuluen, banderolen eta iragarki argidunen kasuan:

  • Fatxadari ateratako argazkia (errotulua, banderola edo iragarki argiduna) publizitate-elementu horrek hartuko duen lekua argazkian bertan seinalatuta.
  • Krokisa, testua eta kolorea ondo zehaztuta eta finkatuta.
  • Aurrekontua.
  • Banderolaren kasuan, banderolatik kalera bitartean dagoen punturik bajuenaren altura.


Seinalizazio edo informazio zutoinen kasuan:

  • Kokapenaren edo lekuaren planoa.
  • Seinalizazioaren testua azaltzen den zutoinaren krokisa zehaztasun guztiekin.


Fatxada kalera begira duten beheko solairuetan olanak jartzeko baimenaren kasuan:

  • Fatxadaren koloretako argazkia.
  • Olanaren krokisa zehaztasun guztiekin, alde guztiak hartuta.
  • Aurrekontua.
  • Olanatik edo toldotik kalera bitartean dagoen punturik bajuenaren altura.


Markesinen kasuan:

  • Fatxadaren argazkia.
  • Aurrekontua.


Oharrak: Establezimenduko iragarki guztiak nahiz letrero eta bestelako errotulazio iraunkorrak euskaraz eta gaztelaniaz egon beharko dira eta Udalak eman beharko die onespena. Publizitate-elementuak jartzeko baimena emateko, derrigorrezkoa da irekiera-baimena aurrez edukitzea.

Onartzen diren fatxadaren iragarki perpendikular bakarrak markesinen ertzaren barruan geratzen direnak dira, administrazio, laguntza eta informazio zerbitzuak ematen dituzten titulartasun publikoko jarduerenak (posta, anbulatorioak...), laguntza zerbitzuak ematen dituzten titulartasun pribatukoenak (klinikak eta botikak) eta gizarte eginkizun aitortua duten titulartasun pribatukoenak (Gurutze Gorria, DYA...).

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: publizitate-elementuak  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 151 KB)