Ibia edo pasabide baimena: alta

Deskripzioa: lizentzia honek bide publikoa erabiltzeko baimena ematen du eraikinetatik edo orubeetatik ibilgailuak sartzeko eta irteteko; beraz, pasabidea duen leku baten aurrean ezin da aparkatu.

Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren zerbitzurako bulegoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Ibia edo pasabide baimena eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Planoa ibiaren edo pasabidearen zabalera adieraziz.
  • Ibilgailuak gordetzeko lekua edo garajea bada, lokalaren krokisa ekarri behar da, ibilgailuak aparkatzeko lekuak zeintzuk diren adierazita eta barruko zirkulazioaren berri emanda.


Tasen zenbatekoak: Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

Oharrak: Lizentzia egun osorakoa (24 ordu) edo ordutegi jakin baterakoa izango da.
Pasabideak edo ibiak izateko lizentziak betiko edo denbora jakin baterako eman daitezke.

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: ibia edo pasabidea  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 172 KB)