Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bide publikoan aldamioak, garabiak, kaxetak eta eraikuntzaren beste elementu lagungarriak jartzeko baimena

Deskripzioa: aldamioekin, garabiekin, kaxetekin eta eraikuntzaren beste elementu lagungarriekin bide publikoa okupatzeko baimena.

Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Hirigintza.

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Posta: Eibarko Udala, PEGORA, Untzaga plaza 1; 20600; Eibar; Gipuzkoa.

 

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

Kasu guztietan:

 

Hesien, itxituren, jasogailuen, altuera bakarreko eta modulu bat baino gehiagoko zabalera duten babes aldamioen kasuan:

  • Xehetasun-planoa, 1:200 eta 1:100 eskala artekoa. Planoan, okupatuko den azalera eta jarri nahi diren elementu guztiak islatu behar dira: zer jarriko den, zenbat, elementu, bakoitzaren neurriak, non jarriko diren zehaztuta, espaloiaren zabalera, kantoietara geratzen den tartea, autobus geltokietara, kioskoetara... Baita lehendik dauden hiri-altzariak ere.

 

Altuera batetik gorako aldamioen/karga-jasogailuen kasuan:

  • Eskumena duen teknikari batek egindako aldamio-proiektua. Osasunari eta segurtasunari buruzko oinarrizko azterlana; Deskripzio-memoria; altxaeraren eta sekzioaren planoak.
  • Eskumena duen teknikari batek izenpetutako gainbegiratze-ziurtagiria, muntaketatik hasita desmuntatu arte.

 

Dorre garabien kasuan:

  • Teknikari gaitu batek egindako proiektua: kokapen-planoa garabiak hartuko duen gehieneko altuerarekin; kontrapisuaren posizioa; garabi besoak eta gantxutik eskegitako orgak hartzen duten errazte-gunea; errazte-gunearen barruan dauden eraikuntza eta instalazioen altuera.
  • Ziurtagiria, dorre-garabia jarri duen enpresak egindakoa, ondo jarri dela eta ondo dabilela esaten eta aseguru-poliza.
  • Garabia herri-jabariko lurzoruen gainean jarri behar bada, lizentzia-xede den finkaren barruan jartzeko dagoen ezintasuna justifikatu behar da.

 

Oharrak: bide publikoan aldamioak, garabiak, kaxetak eta eraikuntzako beste elementu lagungarriren batzuk jarri behar izanez gero, okupazioa noiz hasiko den eta noiz amaituko den esateko, Udaltzaingoari deitu behar diozu (943 70 84 24). Tasaren kalkulua, okupazioa hasten denetik amaitu arte igaro diren egunen arabera aterako da (deitu egin behar da, eta Udaltzaingoak egiaztatuko du). Okupazioa amaitzen denean, interesatuari likidazioa bidaliko zaio erreziboarekin batera. Indarrean dauden tasen zenbatekoa zein den jakiteko begiratu Ordenantza, udal jabari publikoaren aprobetxamendu berezirako eta erabilera pribaturako tasak arautzen dituena.

Tasak: Okupazio hauek egiteko tasa ordaindu behar da. Indarrean dauden tasak zeintzuk diren jakiteko, udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza kontsultatu.

 

Deskargatu dokumentuak
Aldamioak, garabiak, kaxetak eta eraikuntzaren beste elementu lagungarriak jartzeko baimenaren eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 136 KB)
Nabigazioa