Ziurtagiriak

Deskripzioa: Udal administrazioan dauden datuak egiaztatzen dituzten dokumentuak eskuratzea.

Organo tramitatzailea: dagokion udal zerbitzua, ziurtagiri-motaren arabera.

Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Ziurtagiri eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Ziurtagiri batzuetan, eskaera egiterakoan dokumentazioa erantsi beharko da edo/eta datu batzuk eman eskaera-orriaren OHARRAK atalean:
    • Lursailen kalifikazioa: ekarri lekuari buruzko agiriak.
    • Antolamendu barruko eraikinak: eraikinaren helbidea adierazi OHARRAK atalean.
    • Hildakoaren gorpua lekuz aldatzea: hildakoaren izen-abizenak eta heriotza eguna adierazi. OHARRAK atalean.
    • Errautsak lekuz aldatzea: hildakoaren izen-abizenak, heriotza eguna eta erraustu zeneko eguna adierazi OHARRAK atalean.
    • Ibilgailuaren zerga ordaintzeko salbuespena: Ibilgailuaren matrikula adierazi OHARRAK atalean.
    • 1986ko apirila baino lehenagoko biztanleen erroldako datuei buruzko bolanteak: ekarri heriotza egiaztagiriaren fotokopia eta eskatutako eguna eta zein helbidetan erroldatuta zegoen adierazi OHARRAK atalean.
    • Bolanteak, kale/etxe zenbaki aldaketak: oraingo eta lehengo kalearen izena eta zenbakia adierazi OHARRAK atalean.

 

Oharrak: ziurtagiri-motaren arabera 24 ordutik aste betera bitartekoa izan daiteke ziurtagiria entregatzeko epea. Ziurtagiri horiek, Pegoraren esku ez dauden datu-baseetan egiaztapenak egitea eskatzen dute; baita sail bakoitzeko arduradunaren sinadura ere.
Ziurtagiria jasotzera datorrena interesatua bera bada, NAN edo bere nortasuna egiaztatuko duen dokumenturen bat aurkeztu behar du. Ziurtagiria jasotzera datorrena ez bada interesatua bera, beste pertsona bat bada, dokumentazio hau aurkeztu behar du:
Deskargatu dokumentuak
Ziurtagiri eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 172 KB)
Informazioaren titularra ez den beste pertsona bati informazioa entregatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 61 KB)