Udal artxiboa: irudien, dokumentuen... kopiak

Deskripzioa: Artxiboan dauden irudien, dokumentuen... kopiak eskuratzea.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udal Artxiboa.

Nola egin eskaera:

Tarifa honen arabera exijitu daitezkeen zenbatekoak eskabide bakoitzeko kitatuko dira. Eskatutako dokumentazioa eta dokumentuari dagokion tarifa, PEGORAn ordaindu eta bertan jasoko da. Dokumentazioa posta elektroniko bidez bidaliz gero, dokumentuari dagokion tarifaren aldez aurretiko ordainketa hori, dirua udalaren kontu baten sartuta egingo da.

Ondoko kasu hauetan salbuetsi egiten da tasa hauen aplikazioa:

  • Dokumentazioa udalaren enkargu bat egiteko beharrezkoa denean.
  • Ikasle baten proiektu tekniko bat egiteko eskatzen denean. Kasu horietan, eskabidea ikaslearen ikastetxeko arduradun batek egin behar du.
  • Beste administrazio edo erakunde publiko batzuk eskatu eta eskaera hori udalarentzat mesedegarria denean.


Oharrak:

Eibarko udalak ukatu egingo ditu kopia eskaerak funtsen kontserbazio egoerak hala egitea eskatzen duenean, edo funts horiek erabiltzeak dokumentuak kaltetzeko arriskua dakarrenean.

Eibarko Udalak eratutako irudiak JABETZA INTELEKTUALAren modalitate bat dira, Jabetza Intelektualaren Legearen apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretu Legegilearen 10. artikuluak eta aplikagarri diren gainerako nazio eta nazioarteko legeriek babestua, eta EDOZEIN pertsona fisiko edo juridikok erabiltzeak esan nahi du Erabiltzeko Baldintza hauek osorik eta zalantzarik gabe beteko direla.

Eibarko Udaleko irudiak erabiltzeak EZ dakar, inola ere, bere jabe bilakatzea, izan ere, erabat eta ondorio guztietarako Eibarko Udalarenak izango baitira.

Eibarko Udaleko irudiak erabiltzen dutenak konprometitzen dira horiek legez erabiltzera, eta beroiek izango dira datuen erabileraren erantzule bakarrak; eurena da erantzukizun osoa erabilera horretatik beste hirugarrengo batek egindako edozein errekurtsotan edo erreklamaziotan. Eibarko udala ez da inola ere erantzule egiten erabiltzaileek irudieri emango dioten erabileraren inguruan, ezta erabilera horretatik sor daitezkeen ondorioena ere.

Eibarko Udalak eratutako irudiak banaka eta ez esklusiboki erabiltzeko baimena ematen da, une oro klausula hauek eta jabetza intelektualaren arautegia betetzeko baldintzapean edo, enpresa bat izatekotan, bere enpresa-xedearekin zerikusia daukaten jarduerei lotuta. KASU BIETAN DEBEKATUTA DAGO irudi horien ERABILERA KOMERTZIALA, bai osorik eta bai parte bat izanda, zeharka edo zati batzuk aterata edo orokortuta izanik ere.

Erabat debekatuta dago Eibarko Udalak eratutako irudiak ez-legezko helburuetarako erabiltzea. Era berean, espresuki debekatzen da irudi hauek hirugarren parteei erakustea datuak beharrezko diren esparru funtzionaletik urrun dauden pertsonak badira, jabetza intelektualaren legeak ezarrita duenez.

Aurreko aurreikuspenen aurkako jarduera oro, hala nola baimen baten bitartez babestu gabeko bestelako jarduera haiek, baimena derrigorrezkoa ez den kasuetan, Eibarko Udalaren jabetza intelektualaren eskubideak hautsi egin direla ulertuko da, eta honek, bere kasuan, emandako baimena automatikoki atzera bota eta Eibarko Udalak eratutako irudietara sartzeko bidea baliogabetu, eten eta/edo blokeatu ahal izango du, dagozkion kalte-ordainak erreklamatzeko eta egokitzat jotzen diren legezko jardueretara jotzeko kalterik gabe.

Irudiak argitaratu edo/eta erakutsiko balira, eskaera egin duen pertsonak edo erakundeak aipatu egin behar du irudien jatorria; argitaratuz gero, Udal Artxiboari material bibliografikoaren ale bat eman behar zaio.

Deskargatu dokumentuak
Udal Artxiboa: kopiak eskatzeko inprimakia (posta elektroniko bidez bidaltzeko)  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 221 KB)
Udal Artxiboa: kopiak eskatzeko inprimakia (PEGORAn aurkezteko)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 501 KB)