Eibarko udalaren aurrean tramiteak egiteko ordezkapena

Deskripzioa: Eibarko udalaren aurrean beste pertsona baten izenean tramiteak egin ahal izateko ordezkapen eskaera.

Eskaera nola egin:

Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:

  • Eibarko udalaren aurrean tramiteak egiteko ordezkapena eskatzeko orria, behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).

  • Beste dokumentu batzuk, eskaera justifikatuko luketenak.

Internet bidez: eskaera Internet bidez egiteko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eta txartel-irakurgailu bat eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Ondorengo dokumentazioa erantsi beharko duzu:

  • Eibarko udalaren aurrean tramiteak egiteko ordezkapena eskatzeko orria, behar bezala beteta. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, inprimakiaren dokumentua ireki, datuak bete eta dokumentua gorde, ondoren eskaerari erantsi ahal izateko.
  • Eskatzailearen NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eskaneatuta.
  • Legezko ordezkapena egiaztatzen duen dokumentua jatorrizko formatu digitalean edo eskaneatuta. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).

  • Beste dokumentu batzuk, eskaera justifikatuko luketenak.

 

Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: Eibarko udalaren aurrean tramiteak egiteko ordezkapena  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 143 KB)