MUGI txartela: eskaera eta kargatzea

Dekripzioa: MUGI sistema Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratua da, eta aukera ematen du Gipuzkoako garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko.

Hauek dira MUGI Sistemaren ezaugarri nagusiak: ordaintzeko euskarri komuna, eremuak bereizteko sistema komuna, erabileraren araberako deskontuak, garraio-aldaketak baldintza onetan, eta hobari osagarriak jasoko dituzten talde bereziak.

MUGI Sistema Gipuzkoako garraio publiko guztietan ezarri da.

  • Trenbideak: EuskoTren (Hendaiatik Ermuara bitarteko ibilbidean bakarrik) eta Renfe (txanpon-txartel gisa).
  • Autobusak: Lurraldebus eta Donostia (Dbus), Errenteria, Irun, Arrasate, Eibar eta Hernaniko hiri-autobusak.

 

MUGI txartel motak:

  • Arrunta: txartelak titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu; MUGI Sistemak eskaintzen dituen onurez gozatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari; Txartelaren jabeak egindako bidaiak soilik indargabetu daitezke.
  • Taldeak: Titularra talde jakin baten kide dela ziurtatzen duen txartel pertsonalizatua; Txartelak titularraren argazkia eta datu pertsonalak ditu; Titularrak egindako bidaiak soilik indargabetu daitezke; Berariazko deskontuak.
  • Anonimoa: Titularrik gabeko txartela da, eta deskontuak eskaintzen ditu MUGI Sistemako lehen erabilera-tartetik aurrera (1-20 bidaia); Hainbat pertsonen bidaiak indargabetu daitezke. Gehienez ere, 9 bidaia Lurraldebusen eta bidaia mugagabeak Dbusen; Lurraldebusen eragiketa hori ez da automatikoa eta gidariak bakarrik egin dezake; Trenetan: Bidaiari bakar batek erabil dezake, bidaia bakoitzeko.

 

Prezioa: MUGI txartelak 5 euro balio du, eta eskaera egiten den unean bertan egin behar da ordainketa. Eskaera salmenta-lekuan egiten bada, txartelaren zenbatekoa unean bertan ordainduko da, eta web bidez egiten bada, bi era hauetan: banku kontu batean diru-sarrera eginez, edota MUGI txartelaren webgunean, banka elektroniko bidez.

Erabiltzailea MUGI talde sozial batekoa bada, txartela doakoa izango da, betiere eskabidea egin duen lehen aldia bada. Era berean, eta MUGI Sistema guztiz ezarri arte, talde batzuetakoen txartelak ere doakoak izango dira.

Txartela berritzeagatik 5 euro ordaindu behar dira, baina txartela lehen aldiz kargatzean itzuliko dira.


Organo tramitatzailea:
PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

TXARTEL ARRUNTA:

  • Argazkia (karnet tamainakoa).
  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia. Adingabekoa izanez gero, adin txikikoaren NAN-aren fotokopia baldin badu edo familia-liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak dituen orrialdearena) eta aitaren, amaren edo tutorearen NANren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

 

TALDE BEREZIEN TXARTELA:

  • Gipuzkoako herriren bateko errolda-bolantea, azken hiru hilabeteetan egindakoa.
  • Jarraian adierazitako txartel eskaereei Foru Ogasunarekin errenta maila egiaztatuko zaie: 18 urtez gorako talde bereziketako eskaereei, eta hauen txartel berrikuntzei, Familia Ugariak orokorrak edo bereziak izan ezik, kasu honetan beste talde berezietako konbinaziorik gabe. 2,5 aldiz IPREM adierazlea (15.975,32€) gaindituz gero, egindako eskaera ez da onartuko eta interesdunak eskaera berri bat egin beharko du dagokion txartela eskatuz.

 

   Gazteak (5 urtetik 25 urte arte):

  • Argazkia (karnet tamainakoa).
  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia. Adingabekoa izanez gero, adin txikikoaren NAN-aren fotokopia baldin badu edo familia-liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak dituen orrialdearena) eta aitaren, amaren edo tutorearen NANren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

 

   Adinekoak (65 urtetik gora):

  • Argazkia (karnet tamainakoa).
  • NANren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

 

    Ezinduak:

  • % 65eko edo hortik gorako ezintasun-mailaren ziurtagiri originala edo mugikortasun baremoan 7 edo gehiago duten ezintasunaren ziurtagiri originala, biak ere, Gizarte Politikako Departamentuak luzatua, eta duela hilabete baino epe laburragoan luzatua.
  • Formularioa behar bezala beteta.
  • Argazkia (karnet tamainakoa).
  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia. Adingabekoa izanez gero, adin txikikoaren NAN-aren fotokopia baldin badu edo familia-liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak dituen orrialdearena) eta aitaren, amaren edo tutorearen NANren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.

 

   Soziala:

  • Argazkia (karnet tamainakoa).
  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia. Adingabekoa izanez gero, adin txikikoaren NAN-aren fotokopia baldin badu edo familia-liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak dituen orrialdearena) eta aitaren, amaren edo tutorearen NANren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.
  • Lanik egiten ez duen erretiroduna, 65 urtetik beherakoa; Baliaezintasun absolutua duen pentsioduna; Ezintasun iraunkor absolutua, ezintasun iraunkor totala edo ezintasun handia duen pentsioduna, 55 urtetik gorakoa eta lanik egiten ez duena; Alargun-pentsioduna, lanik egiten ez duena; Kotizazio Gabeko Pentsioaren pareko diru-sarrera edo txikiagoa duen pentsioduna, lanik egiten ez duena; Seme-alaba bere kargura edukitzearen prestazioaren titularra: Gizarte Segurantzak luzatutako ziurtagiriaren originala, duela hilabete baino epe laburragoan luzatua.
  • Gizarte Larrialdiko Laguntzaren (GLL) titularra edo onuraduna: Laguntzaren ziurtagiriaren ori­ginala, dagokion Udalak egina, eta duela hilabete baino epe laburragoan luzatua.
  • Kotizazio Gabeko Pentsioa (KGP), Gizarte Ongizateko Fondoa (GOF) edota Minusbaliatuak Gizartean Integratzeko Legearen (LISMI) prestazioa jasotzen duen titularra: Laguntzaren ziurtagiriaren origi­nala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak egina, eta duela hilabete baino epe laburragoan luzatua.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titularra edo onuraduna: Laguntzaren ziurtagiriaren originala, Lanbidek egina, eta duela hilabete baino epe laburragoan luzatua.
  • 52 urtetik gorakoentzako langabezia-sorospenaren titularra edo Txertaketako Errenta Akti­boaren titularra: Sorospenaren ziurtagiriaren originala INEMek egina, eta duela hilabete baino epe laburragoan luzatua.

 

FAMILIA UGARIA:

  • Edozein txartel mota eskatzeko aurkeztu beharrekoez gain, Familia ugariaren tituluaren fotokopia.

 

ESKATZEN DENAREN MOTA BEREKO TXARTELA GALDU / OSTU / HAUTSI IZANEZ GERO:

  • NANren, AIZren edo pasaportearen fotokopia. Adingabekoa izanez gero, adin txikikoaren NANren fotokopia baldin badu edo familia-liburuaren fotokopia (adingabekoaren datuak dituen orrialdearena) eta aitaren, amaren edo tutorearen NANren, AIZren edo pasaportearen fotokopia.
  • Txartela hautsi bada, eskaerarekin batera entregatu.

 

Txartela galdu/hautsi edo mota bereko Lurrladebus txartela: MUGI txartela eskatzerakoan aurreko txartelei baja emango zaie.

 

ADIERAZITAKO TXARTELA IRAUNGI IZANAGATIK BERRITZEKO (Ez da txartela itzuli behar): Eskatutako txartel mota bereko txartela eskuratzeko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko da, argazkia salbu. Eskaera bete denetik bost lanegun pasa direnean, interesdunak iraungipen-data eguneratzeko eskatu beharko du, laguntza bidez kargatzeko saltoki-sareko edozein salmenta-puntutan (EZIN da eguneratu Kutxaren kutxazainetan, ez kargatzeko makina automatikoetan, ezta Internet bidez ere). Data berria txartelaren txipean erregistraturik geratuko da, eta interesdunari emango zaion frogagirian egiaztatu ahal izango da.

 

Oharrak: PEGORAz gain, MUGI txartela prentsa-saltokietan eta hainbat bulego publikotan ere eska daiteke. Eskaera egiteko moduak:

  • Posta bidez: dokumentazioa ondorengo helbidera bidaliz: 10 Posta Kutxatila - 20130 Urnieta.
  • Presentzialki: salmenta-guneetan.
  • Internet bidez: MUGI txartelaren web gunearen bitartez, www.mugipuzkoa.com.

 

Txartelak hainbat puntutan karga daitezke: prentsa-saltokiak; bulego publikoak; posta-bulegoak; xede horretarako egokitutako Kutxabankeko kutxazain automatikoak; Euskotreneko txarteldegiak eta txartelak saltzeko makinak; autobus-geltokietan eta inguruetan jarritako txartelak automatikoki kargatzeko makinak; edo internet bidez ere karga daitezke txartelak, www.mugipuzkoa.com webguneko eremu pribatuan, baina, horretarako aldez aurretik izena eman behar da.

Informazio gehiagorako, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren web gunea kontsultatu.

Deskargatu dokumentuak
Formularioa: MUGI txartela  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 1351 KB)