Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

LANALDI- 30 urte baino gutxiago dituzten gazteak lan-munduan txertatzeko akonpainamendua

PROIEKTUAREN HELBURUA

  • 30 urte baino gutxiago dituzten gazteei lan munduan txertatzea erraztea, txertatzeko ibilbide pertsonalizatuen bidez.
  • Parte hartzen duten gazteen % 50 gutxienez lan munduan sar daitezen lortzea.
  • Diagnostiko pertsonal eta profesional bat egitea eta lan munduan txertatzeko Banakako Proiektu bat zehaztea.
  • Parte hartzen duten pertsonen motibazioa, inplikazioa eta konpromisoa hobetzea, coach batekin talde-lanean lan eginez.
  • Gaitasun informal, lan-aurrekoak eta teknologikoak garatu eta lantzea.
  • Parte hartzaileen enplegagarritasuna hobetzeko prestakuntza-ekintzak egitea, ostalaritzarekin lotutakoak.
  • Lana Bilatzeko Teknikak lantzea.
  • Prozesu osoan laguntzea eta erreferente izatea tutore/bideratzaile figuraren bidez.

 

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Langabezian egotea.
  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Eibarren erroldatutakoa izatea.
  • Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea
  • Prestakuntza maila baxua izatea. Batxilergoa gehienez.
  • Ostalaritza arloan lan egiteko interesa edukitzea.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Eskaerak PEGORAn, Herritarren Zebitzurako Bulegoa, aurkeztu beharko dira irailaren 20tik 27ra (biak barne). Hauexek dira aurkeztu beharreko dokumentuak:

  1. LANALDI programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  2. LANBIDEk egindako ziurtagiria/txostena langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  3. Curriculum vitae eguneratua.

 

PROGRAMAREN GARAPENA

  1. PARTE HARTZAILEEN HAUTAKETA
  2. ENPLEGAGARRITASUN-DIAGNOSTIKOA ETA LAN MUNDUAN TXERTATZEKO PLAN PERTSONALIZATUA
    • Enplegagarritasun-diagnostikoa.
    • Txertatzeko Banakako Ibilbideak.
  3. ORIENTAZIOA BANAKA ETA TALDEAK
    • Banakako tutoretzak.
    • Berdinen arteko orientazioa.
    • Gaitasunak garatu eta lantzea: trebetasun sozialak, eta komunikazioari eta tresna teknologikoei buruzkoak.
    • Lana bilatzeko tresnak eta teknikak.


  4. LANERAKO PRESTAKUNTZA
    • Oinarrizko prestakuntza: janari azkarrak eta edariak prestatzea, elikagaien manipulazioaren akreditazioa, jangelarako zerbitzua eta catering-a.
    • Praktika ez laboralak.


  5. LAN PROSPEKZIO ETA BITARTEKARITZA ETA TXERTATZEAREN JARRAIPENA

 

Deskargatu dokumentuak
LANALDI programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 83 KB)
LANALDI programaren fitxa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 173 KB)
Nabigazioa