Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

GIDATU - Lan-aukerak sortzen

Ikastaroa: kutxazain apal-betetzailea.

ASMOAREN HELBURUA:

  • Autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sendotzea. Sarean jardutea udalerriko hainbat eragilerekin batera.
  • Lana bilatzen laguntzeko ibilbide pertsonalizatua egitea.
  • Gaitasun pertsonalak hobetzea. Prestakuntza-baliabideak eskaintzea.
  • Merkataritza alorrean aritzeko lan-gaitasunean prestatzea.
  • Pertsonei laneratzen laguntzea.

 

BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

  • Langabezian egotea.
  • 25 urte edo gehiago eta 55 urte baino gutxiago izatea.
  • Familia-kargak izatea.
  • Eibarren erroldatutakoa izatea.
  • Gaztelaniaz, mintzatuan eta idatzian, ulermen maila egokia izatea.
  • Honako baldintza hauetako bat betetzea:
    • Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea (DBE).
    • Kualifikazio eskasa edo kualifikaziorik ez izatea.
    • Denbora luzeko langabea izatea.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira. Eskaerak aurkezteko azken eguna: uztailak 14.

Hauek dira aurkeztu behar diren dokumentuak:

  • GIDATU - Lan-aukerak sortzen programan parte hartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Familia-liburuaren fotokopia.
  • LANBIDEk egindako ziurtagiria/txostena langabe gisa inskribatuta egondako aldiei buruzkoa.
  • Curriculum vitae eguneratua.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen egonez gero, hori egiaztatzen duen dokumentua.

 

PROGRAMAREN GARAPENA:

1.- PARTE-HARTZAILEAK AUKERATZEA.

2.- BANAKAKO ETA TALDEKAKO JARRAIPENA.

      a) Diagnostiko espezializatua.

      b) Laneratzeko plan pertsonala.

3.- AHALDUNTZE-EKINTZAK.

     a) Adimen emozionala.

     b) Estresaren kudeaketa.

     c) Denboraren kudeaketa.

4.- LANERAKO PRESTAKUNTZA ETA PRAKTIKAK.

     a) Kutxa-eragiketak produktuak saltzean eta birjartzean.

     b) Lanekoak ez diren praktikak.

5.- LANERATZE-PROZESUAN LAGUNTZEA.

      a) Prozesu osoan zehar laguntzea.

 

Deskargatu dokumentuak
GIDATU - Lan-aukerak sortzen programan parte hartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 83 KB)
GIDATU - Lan-aukerak sortzen: programaren informazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 130 KB)
Nabigazioa