Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Fatxadetako pintaden garbiketa (2023)

Udalak berriz abian jarri du pintadak garbitzeko egitasmoa, doakoa, eta herritar guztien esku egongo dena.

Deskripzioa: Udalari fatxadetako pintadak garbitzeko eskatzea.

Eskaera nork egin dezakeen:

  • Jabekideen erkidegoko presidentea.
  • Jabea (jabetza bertikala/ondasun-erkidegoa).
  • Lokal-komertzialaren jabea edo errentaria.
  • Aurrekoen legezko ordezkaria.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzuak saila.

Eskaera egiteko epea: 2023ko abenduaren 26tik 2024ko urtarrilaren 12ra.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Pintadaren argazkia, koloretan.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

 

Tramitazio kanalak:

  • Jabekideen erkidegoak, merkataritza-lokalak eta haien ordezkari diren pertsonak:
    • Elektronikoki, udal webgunetik: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Eskaera elektronikoki egiteko beheko lotura abenduaren 26an aktibatuko da.
  • Pertsona fisikoak (jabe bakarrak) eta haien ordezkariak:
    • Elektronikoki, udal webgunetik: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Eskaera elektronikoki egiteko beheko lotura abenduaren 26an aktibatuko da.
    • Presentzialki PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua. Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:

Oharrak:

Eraikinen garbiketa eta itxura zaintzea beren titularrei dagokie. Hala ere, beste urte batez, Eibarko Udalak abian jarri du hiriko eraikinetako fatxadetako pintadak garbitzeko egitasmoa, doakoa, eta herritar guztien esku egongo dena.

Udalak bide publikoaren ondoan dauden fatxadetan esku-hartuko du, betiere eskaera badago eta bertan Udala salbuesten bada pintadak garbitzeak eragin ditzakeen kalteengatik sor daitekeen edozein erantzukizunetik.

Eskaera jaso ondoren, Udalak pintada/grafitia aztertuko du eta fatxadaren ezaugarriak (materiala, babes-maila, etab.) kontutan izanda bertan zerbait egiterik duen ala ez erabakiko du. Pintada/grafitia ohiko baliabideekin ezabatzea ezinezkoa bada, pinturaz estaltzeko lanak egingo dira.

EMAN BEHARREKO PAUSUAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK:

Eskaera elektronikoa:

  1. Sakatu beheko loturan eta elektronikoki identifikatu ziurtagiri digital batekin (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.).
  2. Bete formularioa.
  3. Erantsi pintadaren koloretako argazkia edo irudia. Legezko ordezkapenaren kasuan bakarrik, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  4. Eskaera elektronikoki sinatu.

Eskaera presentziala:

  1. Joan PEGORAra NAN edo agiri baliokidearekin eta eskaera elektronikoki egiten denean, eman beharreko pausuak eta aurkeztu beharreko dokumentuak ataleko 3. puntuan adierazitako dokumentazioa aurkeztu.
  2. PEGORAk formularioa beteko du ematen diozun informazioarekin, eta dokumentazioa digitalizatuko du. Eskaera elektronikoki sinadura biometrikoarekin sinatu beharko duzu.

Nabigazioa