Udaltzaingoak egindako atestatuen kopiak

Deskripzioa: Udaltzaingoak egindako atestatuen kopiak lortzea.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Udaltzaingoa.

Eskaera nola egin:

Bertaratuta: txartelaren eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria PEGORAra etorri behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:

  • Udaltzaingoak egindako atestatuen kopiak eskatzeko orria behar bezala beteta. Bertan datu guztiak aipatu behar dira: salatutako gertaera edo ezbeharra, izandako kalteak, zein egunetan izan zen, ezbeharrarekin zerikusia duten ibilgailu guztien matrikulak, gidarien datuak...
  • Eskatzailearen NAN, IFZaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten kopia. NAN, IFZ… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan:

    • Ordezkariaren NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN... dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
    • Eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).
  • Dagokion tasa ordaindu izanaren frogagiria (50 euro). Tasaren ordainketa ondoren adierazten den KUTXABANKeko K/Kan egin behar da banku transferentzia bidez: ES22 2095 0611 0510 6249 9354. Ordainketaren azalpenean atestatuaren zenbakia, edo, horrelakorik ezean, eskatzen den txostenean aipatutako gertaeraren deskripzioa adierazi behar da.

 

Internet bidez: eskaera Internet bidez egiteko, derrigorrez, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela eta txartel-irakurgailu bat eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Ondorengo dokumentazioa erantsi beharko duzu:

  • Udaltzaingoak egindako atestatuen kopiak eskatzeko orria behar bezala beteta. Bertan datu guztiak aipatu behar dira: salatutako gertaera edo ezbeharra, izandako kalteak, zein egunetan izan zen, ezbeharrarekin zerikusia duten ibilgailu guztien matrikulak, gidarien datuak... Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, inprimakiaren dokumentua ireki, datuak bete eta dokumentua gorde, ondoren eskaerari erantsi ahal izateko.
  • Eskatzailearen NAN, IFZaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eskaneatuta.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan:

    • Ordezkariaren NANaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eskaneatuta.
    • Legezko ordezkapena egiaztatzen duen dokumentua jatorrizko formatu digitalean edo eskaneatuta. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).
  • Dagokion tasa ordaindu izanaren frogagiria (50 euro). Tasaren ordainketa ondoren adierazten den KUTXABANKeko K/Kan egin behar da banku transferentzia bidez: ES22 2095 0611 0510 6249 9354. Ordainketaren azalpenean atestatuaren zenbakia, edo, horrelakorik ezean, eskatzen den txostenean aipatutako gertaeraren deskripzioa adierazi behar da.

Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Tasak: Udalak urtero ezartzen duen tasa ezagutzeko zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea kontsultatu.


Oharrak:

  • Ez da inoiz emango epailearen eskuetan dagoen txosten baten kopiarik.
  • Tasa ordaindu aurretik, txostena badagoela egiaztatzeko, Udaltzaingoaren telefono honetara deitu behar da: 943 70 84 24.
  • Tasa hau ordaindu behar duen eskabidearekin batera ordainketa-egiaztagiria ez badator, eskaera ez da tramitatuko.
Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: Udaltzaingoak egindako atestatuen kopiak (2016)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 43 KB)