Beste Administrazio batzuetara bideratutako agirien kanpo Erregistroa

Deskripzioa: Eibarko Udalaren funtzionamendua, erregistro bateratu moduan, Eusko Jaurlaritzara eta Gipuzkoako Foru Aldundira bideratutako eskabideak, idatziak, erreklamazioak eta komunikazioak onartu ahal izateko.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Eskabidea, idatzia, erreklamazioa edo komunikazioa, eta honekin batera doazen gainerako agiriak.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Zein administraziotara bideratu nahi den eta haren helbidea.

 

Legeak eta arauak:

 

Oharrak: Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako Hitzarmenaren aplikazio helburutik kanpo geratzen da kontratazio prozeduretan plikak eta eskaintzak aurkeztea.