Arma-txartela: txartel eskaera - txartel berriztapena

Deskripzioa: udal baimena eskuratzea edo berriztatzea 4. kategorian sartzen diren armak edukitzeko:

  • Tiro erdi-automatikoko eta errepetiziozko karabinak eta pistolak eta akzio bikoitzeko errebolberrak, haizezkoak edo beste edozein gas konprimatuzkoak, eskopetekin parekatu gabekoak.
  • Karabinak eta pistolak, anima leun edo arraidunak eta tiro bakarrekoak, eta akzio bakuneko errebolberrak, haizezkoak edo beste edozein gas konprimatuzkoak, eskopetekin parekatu gabekoak.

Haizezko karabinak jenderik ez dagoen lekuetan edo horretarako leku egokietan soilik erabil daitezke, sekula ere ez hiri barruan, eta xedera jaurtitzeko tiro trebetasuna neurtzeko bakarrik.

2008/04/08tik aurrera egindako arma-txartelek indarraldi mugagabea dute. Egun hori baino lehen emandako txartelak berriztatu egin behar dira indarraldia amaitzen zaienean.

Txartelek EZ dute ehizarako baimenik ematen.

Adingabeek, beraien guraso-ahala duen pertsonak lagunduta daudenean bakarrik erabil dezakete euren izenean duten arma hori.

Txartela eskatzeko edo berritzeko eskaera egiten duenak 14 urte edo urte gehiago eduki behar ditu eta Eibarren erroldatutakoa izan behar du.


Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Idazkaritza Saila.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Arma-txartela eskatzeko edo berritzeko eskaera orria behar bazala beteta. Adingabeak izanez gero (14-18 urte), inprimaki hori guraso-ahala duenak sinatu behar du.
  • Eskaera egiten duenaren NANaren fotokopia edo aldakia. Adingabeen kasuan (14-18 urte), adingabearen guraso-ahala duenaren NANaren fotokopia ere bai.
  • Arma-txartela: 3 hori eta 2 zuri.
  • Zigor-aurrekaririk ez duela dioen ziurtagiria eskatzeko baimena behar bezala beteta. Gazteen kasuan, hau da, 14tik 16 urte bitartekoen kasuan, baimen horretan guraso-ahala duen pertsonaren datuak azaldu behar dira eta horrek sinatu behar du.
  • Arma-txartelaren berriztapena eskatuz gero, arma-txartel zaharra.
Deskargatu dokumentuak
Arma-txartela: eskaera - berriztapena  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 153 KB)
Zigor-aurrekaririk ez duela dioen ziurtagiria eskatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 110 KB)