Agiriak konpultsatzea

Deskripzioa: konpultsa tramitea, kopia aztertu eta jatorrizko dokumentuaren isla dela baieztatzean datza. Eibarko udalaren bulegoetan sarrera erregistroa emateko aurkezten diren eskaerekin, idatziekin eta jakinarazpenekin batera datozen dokumentuen konpultsak dira egiten direnak.

Udal honek beste erakunde batzuekin izenpetuta dituen lankidetza-hitzarmenen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundirako eta Eusko Jaurlaritzarako izaten diren sarrerekin batera datozen dokumentuak ere konpultsatzen dira, baldin eta erakunde horiek hala egiteko agindua eman edo hala egitea eskatzen badute.


Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo izapidegilea edo tramitatzailea: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Jatorrizko dokumentuak.

Oharrak: PEGORAk berak egingo ditu kopiak, eta ondoren, konpultsatu. Konpultsatu behar diren dokumentuak asko badira PEGORAk esango du zein den dokumentu konpultsatuak entregatzeko epea. Jatorrizko dokumentuak konpultsatuko dira.

Tramitea bera doakoa izan arren, kopiak ateratzea kobratu egingo da. Kopiak ateratzeko tarifak zeintzuk diren ikusteko, ikusi zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea.

Eibarko udalean erregistratu behar ez diren beste dokumentu batzuk ere konpultsatu daitezke baina baldintza hauek beteta:

  • Zerbitzu hori eskatzen duena partikular bat izan behar da, pertsona fisiko bat, ez enpresa bat.
  • Konpultsatu behar den dokumentazioa tramitazio administratibo bat egiteko erabili beharrekoa izan behar da, eta dokumentu horiek sartzeko erregistroa Eibartik kanpokoa izango da.

Salbuespen horren barruan sartzeko, konpultsatutako dokumentazioa aurkeztea eskatu duen administrazioak luzatutako edo argitara emandako dokumentuak aurkeztu behar dira (oinarriak, aginduak...).