Laguntza, tramiteak elektronikoki egiteko

Tramitazio elektronikoak aukera ematen dizu Eibarko Udalarekin tramiteak Interneten bidez egiteko, udal bulegoetara etorri beharrik izan gabe.

Erregistro elektronikoa zabalik duzu egunaren 24 orduetan, urteko edozein egunetan.

Gaur egun, tramite jakin batzuk bakarrik egin ditzakezu era honetan; hala ere, pixkanaka-pixkanaka beste batzuk sartzen joango gara, harik eta Udalarekin egin daitezkeen tramite sorta guztia osatu arte.

Tramite bakoitzaren deskribapenean esaten dugu zein bidetatik egin dezakezun tramitazioa: aurrez aurre, elektronikoki (ziurtagiri digitalarekin ala gabe), telefonoz… Ikono hau daukate elektronikoki egin daitezkeen tramiteek:   

Egin nahi duzun tramitea ez badago eskuragarri elektronikoki edo ez baduzu aurkitzen, beti erabil dezakezu ESKAERA OROKORRA izenekoa, zure eskaera, idazkia, komunikazioa, etab. guri elektronikoki bidaltzeko. Udalak egindako errekerimendu bati erantzun nahi badiozu, ala aurrez erregistratutako espediente bati dokumentazioa erantsi nahi badiozu, DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA prozedura erabil dezakezu.

Hauek dira elektronikoki eskura dituzun zerbitzu batzuk: 

  • Eibarko Udalari zuzendutako eskaera, idazki eta/edo komunikazioen erregistroa hasi edo osatu.
  • Oraindik egiteke dituzun tramiteak kontsultatu; baita epemuga dutenak ere.
  • Udalak bidalitako jakinarazpen elektronikoak jaso.
  • Espedienteak kontsultatu, eskaera-egilea zu zeu bazara edo beste norbaiten izenean badiharduzu: amaituta dauden ala ez dauden jakin; zein fasetan dauden ikusi; tramitatzean sortu diren dokumentuak kontsultatu; jardunbide edo prozedura jakin batean jakinarazpena egiteko modua aldatu...
  • Zure dokumentuen osotasuna eta zinezkotasuna egiaztatu dokumentuen balidazio-atalean sartuta; han, izenpe elektroniko bidez Eibarko Udalak ematen dituen dokumentuetan sartuta, egiaztatzeko.
  • Zure zergen egoera kontsultatu eta zergak ordaindu.
  • Biztanleen erroldako zure datuak kontsultatu eta errolda-bolante bat eskuratu.
  • Zure datuak kontsultatu eta, hala behar izanez gero, aldatu.

 

Adierazitako zerbitzu guzti hauentzat, gure webgunean, edo PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoko sarreraren ondoan kokatuta dagoen autozerbitzuko terminalean elektronikoki identifikatu behar zara.

Nola identifikatuko naiz elektronikoki (egiaztatzea)? 

Eibarko Udaleko tramite gehienek ziurtagiri digitaletan oinarritutako egiaztapena (faltsutzeak edo ordezteak saihesteko eta konfidentzialtasuna bermatzeko) eskatzen dute; baina badira sinadura elektronikoa eskatzen ez duten tramite gutxi batzuk (kartel-lehiaketak, lehiaketa gastronomikoak, etab.), ziurtagiri elektronikoetan oinarrituta ez dauden egiaztapen-sistemekin (erabiltzailea eta pasahitza) egin daitezkeenak.

Tramite bakoitzean kontsultatu beharko duzu elektronikoki tramitatzeko ziurtagiri digitala behar den ala ez. 

Zeintzuk dira Eibarko Udalean erabili daitezkeen ziurtagiri digitalak?

 

Hainbat ziurtagiri digital daude, ematen dituen ziurtapen-agintaritzaren arabera.   

Hauexek dituzu Eibarko Udalak eskaintzen dituen zerbitzuetan sartzeko balio duten ziurtagiri mota biak: B@K-Q eta ziurtagiri digitalak. 

1.- B@K-Q: Pertsona fisikoak elektronikoki identifikatzeko balio du, autentifikatzeko eta sinatzeko, eta IZENPE entitate egiaztatzaileak emandako ziurtagiri kualifikatu bati lotutakoa da. Bertara jotzeko, honako datu hauek behar dituzu:

  • Erabiltzailearen identifikazioa: NAN/AIZarekin bat datorrena.
  • Pasahitza edo password-a.
  • 16 posizio dituen koordenada-joko bat (2021eko otsailaren 2a baino lehen eskatutakoak) edo SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.


Sinadura elektroniko aurreratutzat hartzen da, horretarako ez duzu software gehigarririk instalatu behar, eta ez duzu txip-txartel irakurgailurik eduki behar.

Ziurtagiri honek balio dizu hainbat erakunderekin tramite elektronikoak egiteko (Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Gipuzkoako Foru Ogasuna, Euskadiko administrazioak...) eta laster Europako edozein administrazio publikorekin ere bai.  

Ziurtagiri kualifikatua denez, eskuratzeko IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA edo identifikazio elektronikorako baliokoa den beste bitartekoren bat eskatzen da. Eibarko Udalean bertan eska dezakezu B@K-Q (PEGORAn, Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoan, beheko solairuan, Untzaga plaza), edo IZENPEren bulegoetan.

Informazio gehiago izateko, sakatu hemen.

 

2.- Ziurtagiri digitalak: Pertsona fisikoak eta juridikoak elektronikoki identifikatzeko bitarteko bat da, autentifikatzeko eta sinatzeko, hainbat entitate egiaztatzailek emandako ziurtagiri kualifikatu bati lotua; PIN bat sartu behar izaten da. Hona hemen ziurtagiri digitalak erabiltzeko behar dituzun baldintzak:

  • IZENPEren, euskal administrazioen zerbitzura dagoen Ziurtapen Elektronikoko Entitatea, sinadura elektronikoa kudeatzeko software-a instalatuta edukitzea (Idazki Desktop). IZENPEren erreminta honek aukera ematen dizu Applet osagairik gabe sinadura elektronikoa erabiltzeko. Izan ere Windows Edge (Windows 10) eta Chrome bezalako nabigatzaileek, 46 bertsiotik aurrera, ez baitute onartzen Applets exekutatzerik. Horrelakoetan, zerbitzua egokitzen baduzu eta Id@zki desktop hau erabiltzen baduzu, ez duzu inongo arazorik izango. Erraz deskargatu eta instalatu dezakezu hemen sakatuta.
  • Ziurtagiria txartel-euskarrian baldin badago, txip-txartel irakurgailua eduki beharko duzu.  

 

Hauxek dira onartutako entitate-ziurtagiri digitaletako batzuk:

  • NAN elektronikoa (NANe).
  • IZENPEk jaulkitako ziurtagiriak: ONA txartela eta entitateen txartela (enpresena), hiritarren txartela. Txartel horiek Eusko Jaurlaritzak egin ditu.
  • Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala-Monetaren Errege Etxea.
  • Kataluniako Ziurtapen Agentzia.
  • Valentziako Erkidegoko Ziurtatze Agintaritza.
  • Onartutako beste entitate batzuetako ziurtagiri digital batzuk.

 

Nola identifikatzen eta sinatzen da Eibarko Udalean?

 GILTZA plataformaren bidez egiten ditugu identifikazioa eta sinadura elektronikoa.

 GILTZA hainbat autentifikazio edo kautotze mota egiteko aukera ematen duen IZENPEren sistema da.

 Identifikatzerakoan edo sinatu behar duzunean, GILTZA plataformarekin konektatuko da Eibarko Udala.  

GILTZA atarian erabili nahi duzun egiaztatze mota aukeratu beharko duzu (ziurtagiri digitalak, B@kQ...), eta eskatzen zaizkizun datuak bete. 

Zure identifikazioaren edo sinadura elektronikoaren balidazioa GILTZA plataforman egiten da, eta emaitza berehala heltzen da Eibarko Udaleko plataformara.

  

Nola egin behar dut ziurtagiri elektronikorik behar ez duen tramite bat (erabiltzaile eta pasahitza)?


Udal webgunean nahi duzun tramitera jo; egiaztatu tramitazio-bidearen deskribapenean sartuta dagoela ziurtagiri elektronikoetan oinarrituta ez dauden egiaztapen-sistemak (erabiltzailea eta pasahitza) dituen bide elektronikoa eta sakatu “Egin tramitea internet bidez”.

 

leiho hau agertuko zaizu, erabiliko duzun identifikazio-bidea aukeratzeko.  

 

 

Hor ez dagoenez erabili behar duzun egiaztatze-sistema sakatu “Utzi” botoia, erabiltzailea eta pasahitza sartzeko pantaila ager dadin.

Lehenengo aldia bada, erregistratu egin beharko zara. “Erregistratu” botoiari sakatu eta honako formulario hau bete behar duzu:

 

e-mail bat jasoko duzu erabiltzailea eta pasahitza martxan jartzeko, eta hura sartuta tramitearen formulariora joko duzu.

Erabiltzailea eta pasahitza edukita, sistemara sartzeko arazoak badituzu, bidali e-mail bat zure izen-abizenekin eta NAN zenbakiarekin, informatika@eibar.eus helbidera, eta pasahitz berria sortuko dizugu.

 

Nola egin behar dut ziurtagiri elektronikoa eskatzen duen tramite bat?

Gogoratu B@K-Q erabili behar baduzu, ez duzula software gehigarririk instalatu behar, eta ez duzula txip-txartel irakurgailurik eduki behar.

Ziurtagiri digitalen bat erabili behar baduzu, instalatuta eduki behar duzu IZENPE (Idazki Desktop) sinadura elektronikoa kudeatzeko software-a. Erabili behar duzun ziurtagiria txartel-euskarrian badago, txip-txartelaren irakurgailu bat izan beharko duzu. 

Udal webgunean nahi duzun tramitera jo; egiaztatu tramitazio-bidearen deskribapenean sartuta dagoela bide elektronikoa eta “Egin tramitea internet bidez” botoia sakatu.

leiho hau agertuko zaizu, erabiliko duzun identifikazio-bidea aukeratzeko.  

 

B@K-Q aukera hautatu edo beste ziurtagiri digital batzuk. 

GILTZA plataformak zure ziurtagiri digitala egiaztatuko du, eta PIN bat eskatuko dizu. B@K-Q aukeratu baduzu koordenada-joko bat (itsasontzien jokoa) edo kode bat eskatuko dizu. 

PINa sartu ondoren, zuzena dela egiaztatu eta zure autentifikazio elektronikoa edo sinadura balidatuko du. 

 

Zer baldintza tekniko behar ditut Eibarko Udalarekin tramitatzeko?

  

  1. Aplikazioak: Sistemaren dokumentuak ikusteko, beharrezkoa da PDF arakatzailea edukitzea. Egungo sistema eragileek edukitzen dute horretarako software-a, baina, hala ez balitz, Adobe Reader erabiltzea gomendatzen dugu; hemen eskuragarri.
  2. Gehigarri gisa, sistemak informazioa konprimatu egiten du ZIP formatuan; hortaz, beharrezkoa izango da halako fitxategien deskonprimatzaile bat edukitzea. Ez baduzu halakorik, gomendatzen da 7zip erabiltzea; hemen klik eginda duzu eskura.
  3. Erantsitako dokumentazioa (kopurua eta tamaina): Erantsitako dokumentuak ezingo dira 100MB-tik gorakoak izan. Dokumentuen kopuruan ostera, ez dago mugarik. 

Eibarko udalaren plataforma elektronikoa egoki erabiltzeko gomendioak

 

1.- Gomendatutako nabigatzaileak: Google Chrome, Mozilla Firefox eta Microsoft Edge (hizkuntza euskaraz edo gazteleraz konfiguratuta).

2.- Laster-leihoak: Zure nabigatzailean laster-leihoak onartzen dituen aukera aktibatuta duzula konprobatu.

  • Google Chrome: Konfigurazioa → Konfigurazio aurreratua → Edukiaren konfigurazioa → Laster-leihoak: Onartuta.
  • Firefox: Erremintak → Aukerak → Pribatasuna eta segurtasuna → Baimenak → Laster-leihoak blokeatu (ez da markatuta egon behar).
  • Edge: Konfigurazioa → Konfigurazio aurreratua  ikusi→ Laster-elementuak blokeatu: Desaktibatuta.

 

3.- Ziurtagiri digitalen sinadura elektronikoarekin arazoak: