Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nire ordainketa: erreziboak, isunak, likidazioak...

Deskripzioa: Eibarko udalari ordainketa ezberdinak egitea: erreziboak, likidazioak, Udaltzaingoaren trafiko-isunak...

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Diruzaintza.

Ordainketak egiteko modua:

  • Zure dokumentu-erreziboa zortzi erakunde laguntzaile hauetako batean aurkeztuta: Kutxabank, Laboral kutxa, Banco Sabadell-Guipuzcoano, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Santander, Bankoa, Caja Rural de Navarra eta La Caixa. Ez ahaztu: barra-kodeak dituzten dokumentuak ere ordain ditzakezu kutxazain automatikoetan (irakurketa optiko bidez edo datuak eskuz sartuta).

 

  • Interrnet bidez, NIRE ORDAINKETA atalaren bitartez: sistemak Nire ordainketa Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidera, eramango zaitu, eta bertan ordainketa egin ahal izango duzu, bide hauek erabiliz:
    • Txartela.
    • Online banka.
    • Bizum.

Ordainketaren tramitea Udalaren webgunean hasten da eta interesdunak aukeratutako konfiantzazko finantza-erakundean amaitzen da. Erreminta hau erabiltzeko behar duzuna hauxe da: Internet bidezko banku-jardueran harpidetuta egotea; sistemari atxiki zaizkion banku-erakunde horietako baten ordainketa-txartela edukitzea eta, Eibarko udalak bidalitako dokumentu-erreziboa eskura izatea. Horrela, eskatzen zaizkizun datuak sartu ahal izango dituzu (erreziboaren goiko ezkerreko aldean topatuko dituzu, barra-kodearekin batera. Datuok hauexek dituzu: Igorlea eta Luzapena. Erreferentzia. Identifikazioa. Zenbatekoa).

NIRE ORDAINKETA horretan sartu ondoren, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidea erabiltzeko laguntza jasoko duzu DEMO deritzon atala irekita.