Kontratuen Erregistroa

Eibarko Udalak tramitatzen dituen kontratu guztiak, txikiak barne, altan emanda daude Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroan. Erregistro hori kontratazio publikoari buruzko informazio-sistema ofizial eta nagusia da eta, ondorioz, kontratazio publikoa ezagutu, aztertu eta ikertzeko, kontratu publikoen alorreko estatistikak egiteko, kontratazio publikoari buruzko nazioko eta nazioarteko betebeharrak betetzeko eta, gardentasun-printzipioari jarraituz, beste administrazio-organo batzuei kontratuei buruzko datuak jakinarazteko euskarria da.

Erregistroa aginte publikoen tresna izango da kontratazio publikoaren prozedura eta praktikak etengabe berrikusi eta hobetzeko, hornitzaileen kalitate, fidagarritasun eta eraginkortasuna aztertzeko, eta merkatu publikoen gaitasun eta gardentasuna gainbegiratzeko.

Bilatu kontratuak

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen Erregistroa plataformaren bilaketa-atalean Eibarko Udalean abian dauden kontratuei edo amaitutakoei buruzko informazioa lor dezakezu. Bilaketak egiteko sartu irizpideak eta sakatu Bilatu botoia.

Hona hemen bilaketak egiteko jarraibideak:

Kontratuaren egoera

  • Kontratuaren egoera aukeratu: abian edo amaiturik

Esleitzailea

  • Esparrua: Gipuzkoa
  • Esleitzailea: Eibarko Udala
  • Antolatze-egitura: Egungoa edo aurrekoak
  • Erakunde sustatzailea: Eibarko Udala
  • Organoa: Alkatea, Gobernu Batzarra edo Eibarko Udalbatza

Kontratu mota

  • Aukerakoa: ikusi nahi den kontratu mota hautatu: obrak, pribatuak, zerbitzuak...

Kontratuaren xedea

  • Aukerakoa: titulua eta kontratuaren xedea zehaztu

Beste irizpide batzuk

  • Aukerakoa: esleipenduna eta kontratuaren kodea zehaztu
  • Kontratu txikia: bai ala ez
  • Aukerakoa: formalizazio data eta irizpide-bereziak

Emaitzaren formatua

  • 'Zabalduta' edo 'Taula' aukeratu

Azkenik, BILATU edo ITZULI botoia sakatu.