Tailerra: Nire emozioak eta ni, aurkitzear dugun mundua

Egunerokotasunean sentimendu ugariri egiten diogu aurre. Gutxitan hitz egiten digute geure sentimenduez; are gutxiago, emakumeon subjektibotasunaren eta genero-eraketen perspektibatik. Jabekuntza prozesuan sartzen ari garenean gainera, sentimendu batzuk askoz biziagoak dira. Sarritan geure burua ulertu barik bizi gara, eta kontraesanak sentitzen ditugu, erreakzionatzeko aukera galtzen dugu, erabakitzeko aukera, boterea. Emakumeon subjektibotasuna okertzat hartu izan dute, negatibotzat. Horrelakoa dela sinestarazi digute. Baina ... sentitzen duguna ulertuko bagenu ...? Horren oker ez gabiltzala bageneki ...?

Helburuak:

  • Parte–hartzaileek emakumeen ahalduntze pertsonal zein kolektiboari buruzko oinarrizko proposamenak ezagutzea.
  • Parte-hartzaileek psikologia feministaren hainbat elementu ezagutzea nortasun femeninoa aztertzeko.
  • Parte-hartzaileek beren ahalduntze prozesuan negatiboki eragiten duten sentimenduak eta bizipenak identifikatzea.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Saila, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Miriam Herbón

Hartzaileak: Emakumeak.

Non eta noiz: ANDRETXEAn, martxoak 29, apirilak 26, maiatzak 31, ekainak 28. (Larunbata)

Ordutegia: 10:30-14:30

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuak dauden emakumeentzat 10€, langabetuentzat edo Oinarrizko Errenta jasotzen ari direnentzat 7€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 15€, langabetuentzat edo O.E. jasotzen ari direnentzat 10€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelaniaz

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaera egiteko epea: martxoaren 3tik, martxoaren 17ra.

Aurkeztu beharreko agiriak:

 

Kudeaketa arauak: matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da.

Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: martxoaren 21ean. Ordua: 08:00etan. Onartutako pertsonen zerrenda PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoan) eta udal webgunean (www.eibar.net) izango da eskura martxoaren 21etik aurrera.

Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Plaza edo leku libreak daudelako eta ikastaroaren antolaketak hala egiten uzten duelako, hasitako ikastaro batean sartzen diren pertsonek matrikularen zenbateko osoa ordainduko dute.

Deskargatu dokumentuak
Izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 54 KB)
Listado de admitidas  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 43 KB)
Listado de admitidas  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 43 KB)
Onartuen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 43 KB)