TAILERRA: AUTODEFENTSA FEMINISTA

Ikastaro honen bidez erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.

TAILERRA: AUTODEFENTSA FEMINISTA

 

Ikastaro honen bidez erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.

 

Saio honen bidez emakumeen eskubideen kontzientzia hartzeko aukera izango da, eta ardura nahiz gaitasunak ezagutzeko ere bai, eraso hauei aurre egin ahal izateko eta gizonekin berdintasunean bizi ahal izateko.

 

Erasoak identifikatzeko baliabideak eta tresnak jarriko dira emakumeen esku. Mitoak eta indarkeriaren inguruko errealitateak aztertuko dira. Indarkeriaren ondorioak baloratuko dira, norbanakoarenak nahiz gizarte mailakoak.

 

Helburuak:


-
Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakastea eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten

 

- Autoestimua eta solidaritatea indartzea egoera hauen aurrean, erru sentimenduak baztertuz, maiz leporatzen baitzaie egoera horien ardura edota askotan emakumeak eurak sentitzen baitira errudun.

 

- Erasoei aurre egiteko eskubidea dagoela jakitea eta beharrezkoa dela salaketa jartzea.

 

- Eraso sexisten zergatiak aztertzea

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Saila, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

 

Formatzailea: Isabel Bernal

 

Hartzaileak: Emakumeak.

 

Non eta noiz: Portalean: Dantza lekuan. Azaroak 5 eta 6 (larunbata eta igandea).

 

Ordutegia: Larunbata: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik - 20:30era.

       Igandea: 10:00etatik 13:30era.

      (11,5 ordu)

 

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20€.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

 

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

 

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelera.

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa eta Andretxean.

 

Eskaera egiteko epea: uztailaren 1etatik, urriaren 31era, (Andretxean eguerdiko ordu batak baino lehen egin beharko dira)

 

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta (PEGORAn, Andretxean eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).
  • NANaren fotokopia.

 

Kudeaketa arauak: matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da.

Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: azaroaren 2an. Ordua: 08:00etan. Onartutako pertsonen zerrenda PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoan) eta udal webgunean (www.eibar.eus) izango da eskura azaroaren 3an.

Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Plaza edo leku libreak daudelako eta ikastaroaren antolaketak hala egiten uzten duelako, hasitako ikastaro batean sartzen diren pertsonek matrikularen zenbateko osoa ordainduko dute.

Deskargatu dokumentuak
Hoja de inscripción / Izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 142 KB)
Onartuen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 14 KB)