ARATOSTEAK EIBARREN kartel lehiaketa

Eibarko Udalaren Kultura Batzordeak 2017 Aratostetarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du. Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 27a izango da PEGORAn.

Eibarko Udalaren Kultura Batzordeak 2017 Aratostetarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du honako oinarri hauek argitara emanez:

Derrigorrezko testua: ARATOSTEAK EIBARREN

Gainera deialdiaren urtea azaldu beharko da (2017).

Gaia: norberaren aukeran.

Kolorea: norberaren aukerakoa.

Neurriak: 70x50 zm.

Lanak aurkeztuko dira:

  • euskarri gogor baten gainean, edo
  • formatu digitalizatu batean (JPG formatuan, 300 p.p.p.-ko bereizmenarekin).
  • emailez ez da jasoko lanik.

 

Kartelak lemapean aurkeztuko dira. Erantsita, kartazal itxi bat ekarri beharko da.  Kanpokaldean lema eta egilearen urteak jarri; barruan, izena, abizen biak, egilearen bizilekua eta telefonoa.

Lehiaketa honetan ezin izango dute parte hartu, aurreko kartel-lehiaketetan (Aratosteak, Sanjuanak, Sanandresak) bost aldiz edo gehiagotan sarituak izan badira.

Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 27a , 14:30 ean, izango da PEGORAn (EIBAR UDALA, Untzaga plaza, 1. 20600 EIBAR).

Saria 600 eurotakoa izango da.     10 urte arte, eta 11 eta 14 bitartekoentzat bi sari berezi izango dira (dirurik ez).

Lehiaketan irabazlerik ez egotea ere gerta liteke.

Epai-mahaiak otsailaren 3an emango du ezagutzera bere erabakia eta atzeraezina izango da.

Epai-mahaikideak nortzuk diren erabakia ematen  den egunean jakinaraziko da.

Epai-mahaiak, oinarri hauek irakurtzerakoan sor daitezkeen zalantzak bere kabuz irtenbideratzeko  ahalmena du.

Kartel saritua Udalaren  esku geratuko da. Udalak, kartela argitara emateko eskubidea bere gain hartzen du.

Saririk jaso ez duten originalak Euskara-Kultura Sailean har daitezke epai-mahaiak bildu eta hurrengo 30 egunen barruan. 

Lehiaketan kartel originalak aurkezten dituenak, oinarri hauek diotena ontzat ematen du.