Orientazioa mendian Tailerra

Tailer honetan emakumeen jabetze prozesua eta autonomia sustatuko dugu autokonfidantza, autoestimu eta autoezagutza lantzen, orientazio oinarriak ikasten dugun bitartez.

Orientazioa mendian TAILERRA 

Tailer honetan emakumeen jabetze prozesua eta autonomia sustatuko dugu autokonfidantza, autoestimu eta autoezagutza lantzen, orientazio oinarriak ikasten dugun bitartez.  

Helburuak:

  • Botere hartze, autonomia eta askatasuna lortzeko prozesu honetan behar dituen edukiak, teoria, … eskaini, eman eta landu.
  • Espazio publikoaren erabilera sustatzea: plaza emakumea.
  • Praktika osasuntsuak eskaini emakumeei.
  • Autoezagutza landu eta bakoitzaren limiteak ezagutu, garatu eta gainditu.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Saila, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Patricia Espinar 

Hartzaileak: Emakumeei.

Non eta noiz: Andretxean eta Eibarko hirian eta inguruko mendietan. 2016ko maiatzak 7 eta 21; ekainak 11 eta 18. LARUNBATA.

Ordutegia: 9:00etatik 14:00era (20 ordu guztira)     

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelaniaz 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaera egiteko epea: Martxoaren 1etik apirilaren 27ra.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula orria behar bezala beteta (PEGORAn eta udal web orrian, www.eibar.net, eskuragarri).
  • NANaren fotokopia.

Kudeaketa arauak: matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da.

Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: Maiatzak 2an. Ordua: 08:00etan. Onartutako pertsonen zerrenda PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoan) eta udal webgunean (www.eibar.net) izango da eskura Maiatzaren 3an.

Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Plaza edo leku libreak daudelako eta ikastaroaren antolaketak hala egiten uzten duelako, hasitako ikastaro batean sartzen diren pertsonek matrikularen zenbateko osoa ordainduko dute.

Deskargatu dokumentuak
Hoja de inscripción / Izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 142 KB)