Lana aurkitzeko edo lanez aldatzeko trebetasunak TAILERRA

Tailer honek lanerako jabetzen gaituzten tresna eta abilezia pertsonal, emozional eta sozialak eskainiko dizkigu erronka ezberdinei aurre egiteko: lana aurkitu edo mantentzeko, daukagun lana hobetzeko, autonomo bezala eraikitzeko edo norbere enpresa bat eraikitzeko.

Lana aurkitzeko edo lanez aldatzeko trebetasunak TAILERRA

 

Tailer honek lanerako jabetzen gaituzten tresna eta abilezia pertsonal, emozional eta sozialak eskainiko dizkigu erronka ezberdinei aurre egiteko: lana aurkitu edo mantentzeko, daukagun lana hobetzeko, autonomo bezala eraikitzeko edo norbere enpresa bat eraikitzeko.

 

Helburuak:

  • Emakumeen diskriminazioa betikotzen duten kausa pertsonal eta sozialak ulertzea.
  • Lan-merkatuak —edo merkatuak, jarduera propioa hasi nahi dutenentzat—ezartzen dituen zailtasunei eta eskakizunei arrakasta-berme handiagoz aurre egiten irakastea.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Saila, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

 

Formatzailea: Mertxe Arratibel Ibarruri

 

Hartzaileak: Emakume interesatu guztiak

 

Non eta noiz: Andretxean; 2016ko urriak 19 eta 26; azaroak 2, 9, 16, 23 eta 30 eta abenduak 14, ASTEAZKENAK.

 

Ordutegia: 10:00etatik, 12:00etara

     

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20€.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

 

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

 

Ikastaroaren hizkuntza: Euskaraz

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa eta Andretxean

 

Eskaera egiteko epea: Uztailaren 1etik, urriaren 11era, (Andretxean eguerdiko ordu batak baino lehen egin beharko dira)

 

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta (PEGORAn, Andretxean, eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).
  • NANaren fotokopia.

 

Kudeaketa arauak: matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da.

Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriaren 13an. Ordua: 08:00etan. Onartutako pertsonen zerrenda PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoan) eta udal webgunean (www.eibar.eus) izango da eskura urriaren 14an.

Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Plaza edo leku libreak daudelako eta ikastaroaren antolaketak hala egiten uzten duelako, hasitako ikastaro batean sartzen diren pertsonek matrikularen zenbateko osoa ordainduko dute.

Deskargatu dokumentuak
Hoja de inscripción / Izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 142 KB)