Indalecio Ojanguren XXIX. Argazki Lehiaketa 2016

Eibarko Udalak, Klub Deportiboaren laguntzaz, 2016ko Indalecio Ojanguren XXIX. Argazki Lehiaketarako deia egiten du. Lanak aurkezteko epea urriaren 6an amaituko da.

013/2016 ARGIZAIOLA LEHIAKETAREN SAILKAPENERAKO BALIAGARRIA

Euskal Herriko Argazkilaritza Federazioaren Sariak Euskal Herriko argazkilariei

 

PARTE-HARTZAILEAK:  Nahi duten  guztiak.

GAIA: Norberaren aukeran.

LANAK:Gehienez ere 3 argazki zuri eta beltzean,  eta 3 koloretan. Inoiz saritu gabeak izan beharko dira.

IZEN-EMATE ESKUBIDEAK: Doakoak.

AURKEZPENA: Lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira.  Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei.  Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira.

Egilearen datuak -izena, abizenak, NAN, posta helbidea eta elektronikoa, telefonoa eta, hala balitz, zein elkartekoa den - kartazal itxi batean joan beharko dira, eta kartazala paketearen kanpoaldean erantsita. Kartazalean lanen lema jarri beharko da.

 

Lanak helbide honetara bidali beharko dira:

EIBARKO UDALA

KULTURA ARLOA

PORTALEA KULTURA ETXEA

INDALECIO OJANGUREN XXIX. ARGAZKI LEHIAKETA

Bista Eder 10,  20600  Eibar

 

Postaz bidaliz gero, ziurtaturik igorri beharko dira eta gasturik gabekoak izango dira.

EPAI-MAHAIA: Argazki mailan oso ezagunak diren hiru pertsonek osatuko dute. Izenak bere garaian ezagutaraziko dira.

ERABAKIA: Erabakia jendearen aurrean emango da eta irekia izango da. Erabakia ukaezina izango da eta   jakinaraziko da udal web orrialdean,, www.eibar.eus

ERAKUSKETA:  Sarituak izan diren lanak Udalaren Portaleko Erakusketa Aretoan erakutsiko dira. Gainontzekoen artean ere, batzuk aukeratuko dira ikusgai ipintzeko.

KATALOGOA: Saritutako lanekin katalogo bat argitaratuko da. Bertan, nortzuk parte hartu duten ere azalduko da eta parte-hartzaile bakoitzari bidaliko zaio.

LANAK ITZULKETA:  Saritzen diren lanak Udalaren esku geldituko dira eta Udalak lanak erabiltzeko eta argitaratzeko eskubideak gordeko ditu, baina hori bai, beti norenak diren aipatuz. Saritu gabekoak, erakusketa itxi eta 60 egunen buruan itzuliko dira.

OINARRIAK:

  • Partaide bakoitzak ezingo du sari bat baino gehiago jaso.
  • Antolatzaileek lanak ongi zainduko dituzte, baina ezustean kalteren bat gertatuko balitz ez dute         inongo erantzukizunik hartuko.
  • Epaimahaiak ahalmena du oinarri hauek ulertzerakoan izan daitekeen ezusteren baten aurrean erabakirik egokiena hartzeko.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen duenak oinarri hauek goitik behera jarraituko ditu.


EGUTEGIA

Lanak aurkezteko epea: 2016ko urriaren 6a

Erabakia: 2016ko urriaren 15a

Sari-banaketa: 2016ko urriaren 28a

Erakusketa: 2016ko urriaren 28tik azaroaren 20ra

 

SARIAK

Ohorezko Saria

Argazki bilduma onenari

Koloretan edo zuri-beltzean .................  500 €,  garaikurra eta Portalean erakusketa egiteko aukera.

“Indalecio Ojanguren” Sariak

Lehen mailako 4 sari, Koloretan edo zuri-beltzean

Argazki solteei ........................................................ 125 €

 

Euskal Herriko sariak:

Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei

Lehenengoari ..........................................................125 €

Bigarrenari ............................................................. 110 €

Hirugarrenari .......................................................... 100 €.

 

Herriko Sariak

Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei

Lehenengoari........................................................ 100 € eta garaikurra.

Bigarrenari.............................................................  80 €

Hirugarrenari..........................................................  50 €

 

8 eta 16 urte bitarteko partehartzaileen argazki onenari saria ...... 100€ argazkigintza materialetan

 

INFORMAZIOA:

EIBARKO UDALA

KULTURA ARLOA

PORTALEA KULTUR ETXEA

Bista Eder 10,  20600  Eibar

Tel.  943 708 435    kultura@eibar.eus

www.eibar.eus