Ikastaroa: Autoaren oinarrizko ezaguera eta ingurunearen konponketa txikiak

Tailer honetan autoaren oinarrizko funtzionamendu mekanikoa ezagutuko dugu, zalantzak argituko ditugu eta kotxea baldintza onetan mantentzen ikasiko dugu. Gainera, gure ingurunearen oinarrizko elementuak konpontzen ikasiko dugu: paretak, ateak, leihoak, sarrailak, hezetasuna, lanparak, tiraderak...

Helburuak:

  • Sozializazioa, autonomia, autoestimua eta ahalduntzea garatzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Formatzailea: Begoña Gonzalez.

Hartzaileak: Emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: ANDRETXEA, astezkenetan. 2017ko urriak 18 eta 25; azaroak 8, 15, 22 eta 29; eta abenduak 13.

Ordutegia: 10:00etatik, 12:00etara (14 ordu guztira).

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeak 15 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeak 20 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelaniaz.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa eta ANDRETXEAn.

Eskaera egiteko epea: uztailaren 17tik irailaren 29ra (biak barne). ANDRETXEAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera eta PEGORAn 13:30ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta (PEGORAn, ANDRETXEAn eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 3an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da urriaren 3tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzuan) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriak 2. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da urriaren 3tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Deskargatu dokumentuak
Matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 85 KB)