Hobeto bizi izateko aldaketak kudeatzen ikastea TAILERRA

Tailer honetan emakumeek ikasiko dute bere bizitzetan gertatzen diren aldaketak era egoki eta onuragarrian kudeatzen. Helburua da, zirrarak eta pentsamendua landuz, aldaketak, krisiak eta dueluak era naturalean begiestea.

Hobeto bizi izateko aldaketak kudeatzen ikastea TAILERRA

 

Tailer honetan emakumeek ikasiko dute bere bizitzetan gertatzen diren aldaketak era egoki eta onuragarrian kudeatzen. Helburua da, zirrarak eta pentsamendua landuz, aldaketak, krisiak eta dueluak era naturalean begiestea.

 

Helburuak:

  • Bizi-ziklo aldaketa, aldaketa-prozesuak (bizileku-, lan- edota lanbide-aldaketa, migrazio-prozesuak…), dueluak (banantzeak eta dibortzioak, heriotzak…) lantzea.
  • Dueluen, bizitzaren eta heriotzaren inguruko jarrera, pentsamenduak eta zirrarak lantzea.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Saila, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

 

Formatzailea: Ana Baza Martin

 

 

Hartzaileak: Emakume interesatu guztiak

 

Non eta noiz: Andretxean, 2016ko azaroak 9, 16, 23 eta 30, ASTEAZKENAK

 

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (8 ordu guztira)

     

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20€.

 

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

 

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

 

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelaniaz

 

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa eta Andretxean.

 

Eskaera egiteko epea: uztailaren 1etatik, urriaren 31era, (Andretxean eguerdiko ordu batak baino lehen egin beharko dira)

 

 

 

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta (PEGORAn, Andretxean eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).
  • NANaren fotokopia.

 

Kudeaketa arauak: matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da.

Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzua) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: azaroaren 2an. Ordua: 08:00etan. Onartutako pertsonen zerrenda PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoan) eta udal webgunean (www.eibar.eus) izango da eskura azaroaren 3an.

Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Plaza edo leku libreak daudelako eta ikastaroaren antolaketak hala egiten uzten duelako, hasitako ikastaro batean sartzen diren pertsonek matrikularen zenbateko osoa ordainduko dute.

Deskargatu dokumentuak
Hoja de inscripción / Izen emate orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 142 KB)
Onartuen zerrenda  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 14 KB)