Antzerki-joko ikastaroa

Ikastaro honek garapen pertsonalerako espazioa eskaintzen du, antzerkiaren bitartez gure barnera begiratzeko, gure burua baldintzarik gabe maitatzeko eta geure buruaz gozatzeko. Era ludikoan, gure potentzialaren kontzientzia hartzeko aukera baita.

Helburuak:

Ahalduntzea, autonomia, konplizitatea eta gorputzarekin eta zirrarekin konexioa sustatzea.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Hartzaileak: Emakume interesatu guztiak.

Non eta noiz: Portaleko areto nagusian, OSTEGUNETAN. 2017ko urriak 19 eta 26; azaroak 2, 9, 16 eta 23; eta abenduak 14 eta 21.

Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara (16 ordu guztira).

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeak 15 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeak 20 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelaniaz.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa eta ANDRETXEAn.

Eskaera egiteko epea: uztailaren 17tik irailaren  29ra (biak barne). ANDRETXEAn eguerdiko ordu bata baino lehen egin beharko da inskripzio eskaera eta PEGORAn 13:30ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula-orria behar bezala beteta (PEGORAn, ANDRETXEAn eta udal web orrian, www.eibar.eus, eskuragarri).

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 3an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da urriaren 3tik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintza sailean (Berdintasun Zerbitzuan) egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: urriak 2. Ordua: 13:00. Zozketa era honetan egingo da.

  • Zozketa egin aurretik ikastarorako izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egiten da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat ematen zaio.
  • Zaku baten sartzen dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat ateratzen da.
  • Aukeratuko diren pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.

Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean egongo da urriaren 3tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Deskargatu dokumentuak
Matrikula orria  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 85 KB)