Asier Errasti Eibarko Film Laburren Lehiaketa (2021)

Eibarko Udalak eta Plano Corto elkarteak Asier Errasti Eibarko XXII. Film Laburren Jaialdirako deia zabaldu dute.

1.- PARTE-HARTZAILEAK

  • Parte hartu ahal izango dute Espainian jaio edo bizi diren film laburren egileek.
  • Parte hartzen dutenek egindako film laburra 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerakoa izan behar da.
  • Aurreko edizioan parte hartu duten lanak ezin izango dira berriz ere aurkeztu.
  • Ez dira onartuko komunikazio kanpainak, ez eta izaera komertziala duten filmak.
  • Film laburraren produkzio urtea amaierako tituluetan azaldu behar da.

 

2.- ATALAK

Lehiaketak 2 atal ditu: fikzioa eta animazioa.

 

3.- IZEN-EMATEA ETA LABURMETRAIAREN IGOERA

3.1.- Izen ematea:

Izen-ematea elektronikoki egin behar da: sakatu beheko loturan. Izen-ematea elektronikoki egiteko informazio gehiago behar baduzu, tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala kontsultatu.

Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek eta elkarteek formularioa elektronikoki bete beharko dute eta eskaerari dokumentu hauek erantsi:

  • Film laburraren sinopsi txiki bat (bi lerrotan).
  • Film laburraren fotograma bat esku-orrirako.
  • Film laburraren fitxa teknikoa.

 

Ez dago mugarik, ez aurkeztutako lan-kopuruan ezta jorratutako gaietan ere.

Lan bakoitzeko eskaera bat egin beharko da.

 

3.2- Laburmetraiaren igoera:

Filma izena ematen den leku beretik edo Vimeo webgunetik igoko da.

Film originala MP4 formatuan jaitsi ahal izan behar da.

Laburmetraia igotzeko bi aukera daude, izena ematen den leku beretik edo Vimeo-tik:

Izena ematen den leku beretik:

  • Film laburra igotzeko, leiho berri bat irekiko da, non lanaren izenburua eta egilearen izen-abizenak adierazi beharko diren.
  • Filma aukeratu eta igota, leihoa automatikoki itxiko da eta izen-ematearen orrira bueltatuko da.
  • Pantaila honetan “Artxiboa igo dut” klikatu beharko da eta formularioa betetzen jarraituko da eta beharrezkoa den dokumentazioa eransten.

 

Vimeo:

  • Era pribatuan igo beharko dira film laburrak, sarrera mugatuarekin eta pasahitza erabilita. Esteka eta pasahitza izena emateko formularioan adierazi beharko dira.

 

Lanak aurkeztu behar dira euskaraz, gazteleraz edo hizkuntza horietako batean azpititulatuta.

Gehienez jota, eta kredituak barne, 20 minutu 00 segunduko iraupena izango dute lanek.

2020ko urtarrilaren 1a baino lehen egindakoak ezin dira aurkeztu.

 

4.- EGUTEGIA

  • Izen-ematea: 2021eko maiatzaren 17tik uztailaren 15era.
  • ASIER ERRASTI Eibarko XXII. Film Laburren Jaialdia: 2021eko azaroaren 8tik 13ra.
  • Erabakiaren jakinarazpena eta sari-banaketa: 2021eko azaroaren 13an.

 

5.- EPAIMAHAIA

Lehiaketarako bereziki izendatutako epaimahaiak erabakiko du zein lan aurkeztuko diren.

Epaimahaiaren erabakia bi aste lehenago jakinaraziko zaie sarituei.

Zalantzaren bat izanez gero, epaimahaiak erabakiko du zer egin; lanak jaialdiaren barruan zein hurrenkeratan erakutsiko diren ere epaimahaiak erabakiko du. Erabaki horiek apelaezinak izango dira.

 

6.- PROIEKZIOAK

Hautatutako lanak ASIER ERRASTI Eibarko XXII. Film Laburren Jaialdiaren barruan erakutsiko dira 2021eko azaroaren 8tik 13ra, Eibarko Coliseo antzokian.

 

7.- SARIAK

Sariak honako hauek izango dira:

  • LEHEN SARIA Javier Aguirresarobe (fikzioa): 700 €.
  • BIGARREN SARIA Javier Aguirresarobe (fikzioa): 500 €.
  • Euskarazko film laburrik onena: 700 €.
  • Animaziozko film laburrik onena: 700 €.
  • Eibarko film laburrik onena: 200 €.

 

Sarituak zeintzuk izan diren 2021eko azaroaren 13an egingo den amaierako ekitaldian jakinaraziko da. Derrigorrezkoa izango da egilea edo haren ordezkariren bat bertan egotea.

Epaimahaiaren ustez lanek nahikoa kalitaterik ez badute, sariak eman gabe geratuko dira.

 

8.- OHARRAK

Antolatzaileek uste dute parte-hartzaileek aurkezten dituzten obrak erakusteko eskubideak dituztela. Nolanahi ere, oinarri hauek haustea dakarren edozein erantzukizunetatik salbuesten dira antolatzaileak.

Bidalitako lanak Eibarko Udaleko Artxiboan eta Plano Corto Kultur Elkartean gordeko dira, kultura- eta prestakuntza-kanaletan zabaltzeko, eta merkataritza- edo irabazi-arrazoiengatik jendaurrean erakutsiko ez direla bermatuko da.

Parte-hartzaileek lanen emisio-eskubideak lagatzeko konpromisoa hartzen dute, Jaialdirako eta Eibarko Udalak eta Plano Corto Kultur Elkarteak antolatutako irabazi-asmorik gabeko beste jarduera batzuetarako.

Lehiaketara obrak aurkezteak oinarri hauek erabat onartzea dakar.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak 2021: Asier Errasti Eibarko Film Laburren lehiaketa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 437 KB)