Fakturazio elektronikoa

Faktura elektronikoei buruzko araudi berri bat aplikatuz, 2015eko urtarrilaren 15ean abiatu zen Gipuzkoako fakturen sarrera puntu orokorra (FSPOe) abiatu zen. Puntu orokor horren bidez, hornitzaileek eta kontratistek Gipuzkoako Herri Administrazioari bidaltzen dizkien faktura elektronikoak jasoko dira.

Sarrera Puntu Orokor honek Gipuzkoako administrazio publiko hauei emango die zerbitzua:

  • GFAri.
  • GFAren menpeko organismo autonomoei (Uliazpi eta Kabia).
  • Gipuzkoako udal askori eta euren Erakunde Autonomoei.
  • Bestelako organismo publikoei.


Sarrera puntu orokorraren (FSPO) ezaugarriak eta eremua 2014ko abenduaren 1eko 632/2014 Foru Aginduan daude jasota (GAO, 234 zk., 2014ko abenduaren 9koa).

Eibarko udalak eta bertako erakunde autonomoek, 2015eko urtarrilaren 12an, Gipuzkoako Foru Aldundiak faktura elektronikoetarako jarri duen puntu orokorrarekin bat egitea erabaki dute 632/2014 Foru Arauaren 4. artikuluak ezarritako eran.

Eibarko Udalari eta bere organismo autonomoei –Juan Bautista Gisasola Eibarko Musika Eskolaren Patronatua; San Andres Fundazioa eta Kiroletarako Udal Patronatua-  faktura elektronikoak bidaltzera behartutakoak:

2015eko urtarrilaren 12ko Alkatetzaren Dekretuko hirugarren xedapenak, faktura elektronikoa sustatzeko eta sektore Publikoan fakturen kontabilitate-erregistroa sortzeko 25/2013 legeak galdatu bezala,  hauxe ezartzen du: 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera, hornitzaile jakin batzuk derrigortuta daudela Eibarko Udalari eta haren erakunde autonomoei fakturak formatu elektronikoan bidaltzera.

Pertsona juridiko mota hauek egongo dira behartuta (1):

  • Sozietate anonimoak.
  • Erantzukizun mugatuko sozietateak.
  • Espainiar nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko entitateak.
  • Zerga araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateen sukurtsalak eta establezimendu iraunkorrak.
  • Aldi baterako enpresa elkarteak.
  • Interes ekonomiko taldeak, interes ekonomikoko Europako taldeak, pentsio funtsak, arrisku-kapitaleko funtsak, inbertsio funtsak, aktiboak erabiltzeko funtsak, hipoteka-merkatua erregularizatzeko funtsak, hipotekak titulizatzeko funtsak edo inbertsioak bermatzeko funtsak.

 

Faktura elektronikoak bidaltzeko betebeharraren salbuespenak:

  • 5.000 euro bitarteko fakturak paperean bidali ahal izango dira. Arau honen salbuespenak ondorengo bi apartatu hauetan daude jasota.
  • Fakturaren bat formatu elektronikoan aurkeztera behartuta egon diren hornitzaileak, aurrerantzean, behartuta egongo dira ondasun entrega eta zerbitzu prestazio guztietan faktura elektronikoa erabiltzera.
  • Kontratazio prozeduren esleipendunak behartuta egongo dira faktura elektronikoa egitera eta igortzera, baldin eta esleipen zenbatekoa 5.000 eurotik gorakoa bada, alde batera utzita kasu bakoitzean fakturatzen den zenbatekoa.

 

Faktura elektronikoak Gipuzkoako fakturen sarrera puntu orokorra (FSPOe)  bitartez helarazi beharko dira (https://www.gfaegoitza.net/SarreraPuntua).

Azpimarratu behar dena da autonomoak, profesionalak eta aurreko paragrafoetan jasotako kasuetan  ez dauden enpresak faktura elektronikorik aurkeztera behartuta ez egon arren, horiek guztiek fakturak formatu elektronikoan bidali ahal izango dituztela, hala egin nahi badute

Unitate organikoen ZUZ3 kodigoak

EIBARko Udala:

  • Organo kudeatzailea:        L01200300
  • Unitate izapidetzailea:      L01200300
  • Kontabilitate bulegoa:      L01200300

 

Eibarko Kirol Patronatua: 

  • Organo kudeatzailea:       LA0004674
  • Unitate izapidetzailea:     LA0004674
  • Kontabilitate bulegoa:     LA0004674

 

Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren Patronatua:

  • Organo kudeatzailea:       LA0004675
  • Unitate izapidetzailea:     LA0004675
  • Kontabilitate bulegoa:     LA0004675

 

Eibarko San Andrés Fundazio Publikoa:

  • Organo kudeatzailea:     LA0004676
  • Unitate izapidetzailea:     LA0004676
  • Kontabilitate bulegoa:     LA0004676

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko faktura elektronikoen puntu orokorraren web gunean (https://www.gfaegoitza.net/SarreraPuntua), jasota egongo dira puntu orokorrari (FSPO) atxikitako entitateen zerrenda, araudi aplikagarria, argibide zabalgoa eta puntu orokorrari eta fakturazio elektronikoari buruzko ohiko kontsultak, bai eta faktura elektronikoak egiteko programaren doako deskarga ere (ef4ktur).

Web horretan sartuta egongo dira, Foru Aldundiaren hornitzaileei dagokienez, hornitzaileen datuak kudeatzeko kanalak eta bidalitako fakturen tramitazio egoerari buruzko kontsulta.

Web berean jakinaraziko da nola egin kontsulta faktura elektronikoen bidalketaz eta faktura elektronikoen puntu orokorraren (FSPO)  funtzionamenduaz.

Eibarren, 2015eko urtarrilaren 14a.