UEUko ikastaroak egiteko diru-laguntzak

Eibarko Udalak Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskainitako ikastaroak egin dituzten eibartarrentzako diru-laguntza ematen ditu. Emango den diru-laguntza matrikularen kostoaren %50ekoa izango da.

Bete beharreko baldintzak: Udako Euskal Unibertsitateak eskainitako ikastaroetan matrikulatuta egon diren eta honako baldintza hauek betetzen dituztenek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak beti ere DLOren 13. artikuluko debekuren baten eraginpean ez badaude:

  • Ikastaroa 2014ko irailaren 1etik 2015eko uztailaren 31 bitartean egina izatea.
  • Eibarren erroldatuta egotea.
  • Asistentzia gutxienez %85ekoa izatea.
  • UEUk Eibartik kanpo ematen dituen udako ikastaroen kasuan, eskatzailea langabetua ala ikaslea izatea.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Euskara saila.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaera egiteko epea: azken eguna 2015eko irailaren 30a. Ikusi deialdia

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Udako Euskal Unibertsitateak eskaintzen dituen ikastaroetarako diru-laguntza eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANaren edo horren baliokide den agiri baten fotokopia edo aldakia.
  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren nortasunarekin bat etorri behar dena (ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpenaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo diru-laguntzarako eskaera-orrian bertan dagoen KONTU ZENBAKIA atalean bertan banketxeak emandako zigilua).
  • Matrikularen ordainketaren frogagiria.
  • UEUko ziurtagiri originala, ikastaroan gutxienez %85eko asistentzia izana egiaztatuko duena.
  • UEU-k Eibartik kanpo ematen dituen ikastaroen kasuan, eskatzailea langabetua ala ikaslea dela adierazten duen agiria.
Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2015 Diru-laguntzak UEU  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 99 KB)
Eskaera orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 72 KB)